Itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarriko dute larunbatean, 3,5 metroko olatuak espero dira eta
Abisua gauerditik larunbat eguerdira arte egongo da indarrean.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuko du itsasaldeko arriskuagatik (00:00etatik 12:00etara), 3,5 metroko olatuak espero dira eta. Dena den, egunaren bigarren zatian olatuen altuera adierazgarria 3 metro ingurukoa izango da.
Azken egunetako olatu handiek eragina izan dute Ereaga hondartzako pasealekuan, Getxon. Hareatza eta pasealekua banatzen dituen hormaren zati bat apurtu da, eta, ondorioz, partzialki itxi behar izan dute oinezkoentzat. Ez da gertatzen den lehen aldia eta inguruko tabernak eta jatetxeak dira kaltetuenak.
Eguraldi iragarpena
Gaur, ostirala, hodeiak ugaritu egingo dira, betez ere mendebaldean. Ekialdean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Mendebaldean hodeiak trinkoagoak izango dira eta baliteke euri txikia egitea. Egunaren hasieran hego-haizea bizia ibiliko da, baina arratsaldean indarra galdu eta aldakorra izango da. Tenperatura maximoak, berriz, apur bat jaitsiko dira.
Larunbatean, oro har, giro eguzkitsua izango da. Barnealdean, batez ere Araban eta Nafarroan, behe-lainoa iraunkorra izan daiteke. Gainerakoan, hodei gutxi espero dira, nahiz eta arratsaldetik aurrera behe-hodeiak agertu daitezkeen kostaldean. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta minimoak jaitsi. Haizea aldakorra izango da: goizean hegoaldetik eta arratsaldean iparraldetik joko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Uztailak utzitakoak: 3,6 ºC beroagoa izan da eta muturreko lehortea ekarri du
Hilaren 5etik eta 12ra izandako bero-boladak markak hautsi zituen. 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren hainbat lekutan.
Astea freskotik hasiko da eta ekaitzak izan daitezke arratsaldean
Hodeiak ugarituz joango dira astelehenean, eta tenperaturak behera egingo du Euskal Herrian. Gainera, baliteke arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, batez ere ekialdean. Asteartean, eguraldi egonkorra eta beroa itzuliko dira.
Udako giroa protagonista igandean
Tenperaturek gorako bidea hartuko dute, eta 25 ºC-ren langa gaindituko dute kostaldean. Maximoak 30 graduren bueltan geratuko dira barnealdean, eta 35 ºC-tik gora lurraldearen hegoaldean. Hala, abisu horia ezarri dute Arabako Errioxan, Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan.
Casedan jo dute goia termometroek, 42,1 graduraino iritsi baitira
40 ºC inguruko tenperaturak izan dira gaur toki askotan. Nafarroan eta Araban alerta laranja dago ezarrita, beroagatik.
Bero sapa izango dute berriro Nafarroan, eta alerta laranja aktibatuko dute erdialdean eta Pirinioetan
Tenperatura maximoak 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira: Erriberan (abisu horia) 41 ºC inguru izan daitezke, eta 39 ºC Iruñean eta Lizarran. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan.
Alerta laranja Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta abisu horia, Euskal Herriko gainerako tokietan, beroagatik
Bihar, alerta laranja mantenduko da Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu horia egongo da indarrean. Nafarroan, berriz, abisua mailaz igo eta alerta laranja bihurtuko da, tenperaturek gora egingo baitute (39 ºC-ra hurbilduko dira).
Beroaldia indartsu itzuliko da Euskal Herrira
Tenperaturak nabarmen igoko dira astearen hasieran, eta 35-40 ºC-ra iritsiko dira asteartean eskualde askotan.
Abisu horia gauerdira arte, euri zaparrada handiengatik
19:30ak arteko datuan kontuan izanda, ordu bakar batean metro koadroko 27 litro bildu dituzte Guardian, 24 Berastegin, 18 Bidanian eta 14 Etxalarren.
Eguzki eklipsea ikusteko Nafarroako segurtasun-dispositiboaren gakoak
Nafarroako Foru Gobernuak kanpaina bat jarri du abian herritarrei zuzendutako aholkuekin: nork bere burua babestea, suteen prebentzioa eta mugikortasuna eklipsearen aurretik eta ondoren.
Azken bero-egunak gaur eta bihar, larunbatean aldaketa baitator
Ostegunean eta ostiralean bero egingo du, batez ere, Euskal Herriko hegoaldean. Abisu horia ezarri da gaurko tenperatura altuengatik Araban, Ebro ondoko eskualdean 13:00etatik 19:00etara, eta Nafarroa erdialdean, Pirinio inguruan eta Erriberan, 13:00etatik 21:00etara.