Elurra 400 metrora izango dugu Gabon-gauean eta Eguberri egunean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du Gabon-gauean eta Eguberri egunean, elur-kota jaitsi daitekeelako. Abisua asteazken gaueko bederatzietan sartuko da indarrean, eta ostegun goizeko bederatziak arte iraungo du.
Asteazken arratsaldean eta gauean, elur-kota 700 eta 900 metro artean izango da, eta prezipitazio txikia egingo du, batez ere Kantauri isurialdean, eta baliteke tarteka mardulagoak izatea. Epe horretan, mila metroan izango den gehienezko metaketa zentimetro batekoa izango da.
Goizaldean eta osteguneko lehen orduetan, kota 400-600 metrora jaits daiteke, baina prezipitazioak ahulak eta sakabanatuak izango dira.
Euskal Meteorologia Agentziaren (Euskalmet) arabera, ostiralean elur-kota mila metroan izango da berriro, eta tenperatura maximoak igo eta minimoak jaitsi egingo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Hego-haizeak eta tenperatura beroak astearen hasiera markatuko dute
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera