129 km/h-ko haize-boladek gorabeherak eragin dituzte Loiuko aireportuan
Haize zakarraren ondorioz, Bilbora zihoazen hainbat hegaldi jatorrizko aireportuetara itzuli behar izan dira edo beste aireportu batzuetara desbideratu. Abisu horia ezarrita dago Bizkaian eta Gipuzkoan gaur, eta haize bolada gogorrak egin ditu dagoeneko: 129,5 km/h-ko Galea lurmuturrean, 119,6 km/h-koak Matxitxakon eta 113 km/h-koak Urduñan, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzak abisu horia aktibatu du asteazken honetan Bizkaian eta Gipuzkoan hego-mendebaldeko haize-bolada gogorrak egingo dituelako, eta abiadura handiko ufadak egin ditu honezkero, Segurtasun Sailak emandako azken datuen arabera.
Haize bortitzaren ondorioz, goizeko lehen orduko bi hegaldi Bilbora itzuli behar izan dira jatorrizko aireportuetara (Madril eta Bartzelona). Gainera, Milango hegaldia Bordelera desbideratu dute eta Alacantetik zetorrena Bartzelonara. 10:25ean Bartzelonatik atera behar zen hegaldia bertan behera geratu da, eta 10:35etako Palmakoa Gasteizera desbideratu dute. Azkenik, 10:50ean Sevillatik irten den hegaldia Gasteizera eraman behar izan dute.
Goizeko lehen orduko bolada maximoak hauek dira: Galea lurmuturrean (129,5 km/h ), Matxitxakon (119,6 km/h), Urduñan (Txarlazo) (113,3 km/h), Cerrojan (Karrantza) (108,7 km/h) eta Garbean (107,6 km/h). Balio horiek batez ere haizeguneetan erregistratu dira, 03:00etatik 18:00ak arte haizeari dagokion abisua indarrean egongo baita, bereziki mendebaldeko mendietan.
Haizeguneak ez diren lekuetan, abisu horia 06:00etatik 15:00etara egongo da indarrean. Bizkaian, 80 km/h-tik gorako ufadak egingo ditu, eta Gipuzkoan, berriz, 60-80 km/h artekoak, aurreikuspenen arabera.
Gainera, goizean abisu horia egongo da indarrean, 05:00etatik 07:00etara, kostaldean izango duen inpaktuagatik. Tarte horretan, olatuen altuera adierazgarria 2,5 eta 3 metro artekoa izango da, 06:06rako aurreikusitako itsasgorarekin batera, 4,63 metroko marearekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia ezarri dute asteazkenerako Bizkaian eta Gipuzkoan, 100 km/h-tik gorako haize boladak izango direlako
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du, 05:00etatik 07:00etara, 2,5 eta 3 metro arteko olatuak altxatuko direlako.
Eguraldi euritsu eta freskoa astea amaitzeko eta datorrena hasteko
Elur-kota 1.000 metro inguruan kokatuko da, eta zaparradak botako ditu, goizean eta iluntzean bereziki. Astearterako espero da aldaketa.
Abisu horia Bizkaian, 100 km/h-tik gorako haize boladengatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du 15:00ak arte. Araban eta Gipuzkoan, berriz, 80-100 km/h arteko haize-ufadak daude.
Hego-haizea eta giro argia, astea abiatzeko
Hego-haizea izango da protagonista asteartera arte, eta horrek atzean utziko du azken egunetako giro hotza eta bustia.
Euskal Herria 'Goretti' depresioaren azken astinduak jasotzen ari da
Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea abisupean egongo dira 18:00ak arte, itsasaldeko arriskuagatik. Nafarroako Pirinioetan abisu horia egongo da egun osoan elur-jausiak gerta daitezkeelako. Dena dela, iragarpenaren arabera, aroak hobera egingo du.
Itsaso zakarra, haize bortitza eta elur gehiago dakartza gainean dugun ‘Goretti’ borraskak
Ostiral eta larunbat honetan neguko giro zakarra izango dugu Euskal Herrian, denboralearen ondorioz. Meteorologia agentziek abisu eta alertak ezarri dituzte olatu handiak, haizea, euria eta elurra direla eta.
Donostiako itsasaldeko pasealekuak itxi dituzte, olatuengatik ezarritako alerta laranja dela eta
Larunbateko 09:00ak arte itxi dituzte, eta Santa Klara uharterako garraio zerbitzua ere bertan behera geratu da.
Zer da ziklogenesi leherkorra?
Goretti depresioa etorri da, eta berriro ere dugu fenomeno meteorologikoa mintzagai. Jarraian azalduko dugu zertan datzan.
Elurpean esnatu da Euskal Herriko barnealdea
Elurra egin du gauean Euskal Herri osoan, kostaldetik gertu ere malutak botatzeraino. Hori dela eta, errepideren bat itxita dago Nafarroan, kateak behar dira hainbat mendatetan eta arratsaldera arte abisu horia indarrean dago elurragatik eta izotzagatik.