Abisu horia ezarri dute asteazkenerako Bizkaian eta Gipuzkoan, 100 km/h-tik gorako haize boladak izango direlako
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du, 05:00etatik 07:00etara, 2,5 eta 3 metro arteko olatuak altxatuko direlako.
Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du asteazkenerako Bizkaian eta Gipuzkoan, 100 km/h-tik gorako haize boladak izango direlako.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, abisu horia 03:00etatik 18:00etara egongo da indarrean Bizkaiko eta Gipuzkoa haizeguneetan. Toki horietan 100 km/h-tik gorako ufadak neurtuko dira.
Haizegune ez diren tokietan, berriz, abisua 06:00etatik 15:00etara aktibatuko da, 60-80 km/h inguruko haize boladak egingo dituelako.
Bestalde, hego hego-mendebalak eragina izango du itsasoan. 2,5 eta 3 metro arteko olatuak altxatzea aurreikusi da, eta, horregatik, abisu horia ezarriko da, 05:00etatik 07:00etara.
Zure interesekoa izan daiteke
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera