Hego-haizea eta giro argia, astea abiatzeko
Hego-haizea izango da protagonista asteartera arte, eta horrek atzean utziko du azken egunetako giro hotza eta bustia.
Algorri, Zumaia. Argazkia: Giovanna Santamaria Martin.
Goretti borraskak ekarritako denboralea atzean utzita, hego-haizearen eragina nabaria da Euskal Herrian, eta igandekoaren ildotik hasiko da hastea. Hori horrela, tenperatura epelak eta haizea izango dira protagonista gaur-biharretan.
Astelehenean, hegoaldeko haizea indartsu ibiliko da eta traba egingo du; haizeguneetan, bolada oso gogorrak neurtuko dira. Ondorioz, tenperatura apur bat igo daiteke ipar partean, baina maximoek berdintsu jarraituko dute hegoaldean; kostaldean 17-18 ºC-ra iritsiko dira termometroak, eta 12 ºC-ren bueltan geldituko dira. Minimoek ere gora egingo dute denean. Erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango ditugu zeruan, baina giroa nahiko argia izango da.
Asteartean, giroak ildo beretik jarraituko du. Erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak gailenduko dira, eta arratsaldetik aurrera ugaritu egingo dira; baliteke barnealdean euri pixka bat egitea orduan. Hegoaldeko haizea indartsu ibiliko da hasieran, baina arratsaldean eta gauean ahulduz joango da. Tenperatura aldaketa handirik gabe jarraituko dugu, edo apur bat jaitsiko da.
Asteazkenean, fronte batek mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du lurraldea, eta euri pixka bat utziko du. Eguna hego-haizearekin hasiko baudgu ere, frontea iristearekin batera ipar-mendebaldera egingo du. Ondorioz, tenperaturek behera egingo dute, eta zerua oso hodeitsu geratuko da. Euri pixka bat egingo ditu, arratsaldean eta gauean bereziki, eta tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira, batez ere ipar partean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.