Abisu horia haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik: inpaktu handia kostaldean eta bolada oso gogorrak Bizkaian
Denboralea gaurko eguna baldintzatzen ari da. Haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik abisuak aktibatu dira, nabigazioan eragina izango du eta Donostiako kostaldean hainbat eremu itxiko dira, prebentzioz, olatu handiak izango direlako. Bestalde, gaur abisu horia egongo da indarrean Nafarroan, haizeagatik.
Euskalmetek abisu horiak aktibatu ditu haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik Euskadin. Bizkaian, haizeagatik ezarritako abisua 21:00etatik 24:00etara izango da indarrean haizeguneetan, eta hego-mendebaldeko boladak 100 km/h-tik gorakoak izan daitezke, batez ere mendebaldeko mendi inguruetan.
Kostaldean, olatuek bi ordu tartetan joko dute gogorren, 06:00etatik 08:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta olatuen altuera 3,5 metro ingurukoa izango da. Gainera, nabigazioaren gaineko abisua aktibatu da, lehen bi milietan, 03:00etatik 21:00etara, olatuen altuera 4 metrotik gorakoa izan baitaiteke.
Donostian, Udalak hainbat eremu ixtea agindu du, prebentzioz. Oinezkoak eta ibilgailuak ezin izango dira Pasealeku Berrira sartu, Salamanca pasealekuko oinezkoen pasabidea zarratuko dute, Haizearen Orrazirako eta Zurriolako kai-muturrerako sarbideak eta Jesus Maria Leizaola pasealekurako sarbidea ere bai. Donostiako Udalak ohartarazi duenez, itsaso inguran dabiltzanak beren erantzukizunpean ariko dira arriskuak irauten duen bitartean.
Bestalde, gaur abisu horia egongo da indarrean Nafarroan, haizeagatik.
Asteazken honetan 140 km /h-ko haize-ufadak izan ziren Urduñan eta Matxitxakon, 120 km/h-tik gorakoak Bizkaian, eta Gipuzkoan, berriz, 100 km/h-tik gorakoak Jaizkibelen eta Zarautzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldaketa aurreko azken eguzki printzak
Asteartea eguzkitsu eta beroa izango da, eta asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.
Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.