Abisu horia ezarri dute EAEko kostaldean, bost metrorainoko olatuak altxatu eta 100 km/h-ko haize-ufadak egingo dituelako
Abisua ostegun gauetik larunbatera arte egongo da indarrean; orduan, itsasgorarekin batera, baliteke bost metroko olatuak altxatzea.
Olatuak, Donostian. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du, ostegun gauean hasita, larunbatean bost metrorainoko olatuak izango baitira kostaldean.
Ostegun gauean, bederatzietan, nabigaziorako lehen abisu horia indarrean sartuko da lehen bi milietan, hiru metro eta erdiko olatuak altxatuko direlako.
Egoera horrekin batera, haize-boladak izango dira kostalde-kostaldean, eta 90 edo 100 km/h-ko abiaduran joko dute.
Abisu hori ostiralera arte luzatuko da, goizaldeko hirurak arte eta gaueko bederatzietatik aurrera, bezperan ere antzeko eguraldia izango delako.
Larunbatean egoera okertu liteke. Egun osoan nabigaziorako abisua egongo da ezarrita, 4 metroko olatuak altxatuko direlako. Egunaren lehen partean, gainera, haize-boladak orduko 90 edo 100 kilometrokoak izan daitezke kostaldean.
Goizaldeko ordu biak eta lauak bitartean, eta arratsaldeko hirurak eta bostak bitartean, itsasgorarekin batera, abisu bana aktibatuko da kostaldean, bost metroko olatuak izango direlako.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik
Abisua egun osoan izango da indarrean, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezkeelako. Zerua lainotuta egongo da eta euria izango da protagonista; zaparradak ugariak izango dira. Gainera, iparraldeko haizea ibiliko da, bizi-bizi zenbait momentutan.
Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Giro nahasi eta ezegonkorra gutxienez asteburura arte mantenduko da.
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.