EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja ostegunean, 7 metrorainoko olatuak eta 120 km/h-ko haize-boladak izango baitira

Alerta gauerditik 18:00ak arte egongo da indarrean nabigaziorako arriskuagatik, eta ondoren abisu horia ezarriko da, haizeagatik.

Olatuak Zarautzen
18:00 - 20:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du ostegun honetarako kostaldean, 6 eta 7 metroko olatuak altxatuko baitira, batez ere goizean. Abisua 00:00etatik 18:00etara egongo da indarrean.

Aurreikuspenen arabera, olatuen altuera adierazgarria 5-6 metrotik gorakoa izango da, eta eguneko lehen orduetan 6-7 metro ingurukoak izan daitezke. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 metroko olatuak altxatuko ditu, 14-15 segundoko aldiekin. Haizeak mendebaldetik joko du 6-7ko indarrarekin eta 8 indarreko boladak egingo ditu egunaren lehen partean. Horrek itsaso zakarra edo oso zakarra sortuko du.

18:00etatik aurrera, alerta laranja abisu horira jaitsiko da gauerdira arte. Tarte horretan, olatuak 4-5 metrora jaitsiko dira, eta egunaren amaieran 3,5 metro inguruan kokatuko dira. Mendebaldeko haizeak indarra galduko du, 5eko indarrarekin.

Gainera, abisu horia egongo da indarrean 00:00etatik 18:00etara kostaldeko inpaktuagatik, olatu handiek eta mendebaldeko haizeak zipriztinak eta kolpeak eragin baititzakete itsas pasealekuetan eta malekoietan.

Haizeari dagokionez, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du 12:00ak arte. Haizeguneetan, batez ere kostaldean, 100 km/h-ko haize-boladak izan daitezke, baita 110-120 km/h-koak ere. Haizeguneak ez diren lekuetan, 80 km/h-tik gorako boladak izango dira, batez ere kostaldetik gertu eta Arabako hegoaldean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X