EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Nils' ekaitzak ia 8 metroko olatuak eta 150 km/h-ko haize boladak utzi ditu kostaldean

Abisua ostiral honetako lehen ordura arte egongo da indarrean, nabigaziorako arriskuagatik eta kostaldeko inpaktuagatik. Haizeagatik ere ezarriko dira abisuak, batez ere kostaldean eta haizeguneetan. Donostian, haize bortitzak hogei gorabehera eragin ditu, adarrak bota eta edukiontziak mugitu baititu.

18:00 - 20:00

Haizea, enbarazu egiten. Argazkia: EFE

Nils depresioa dela eta, alerta laranja dago indarrean. 7,8 metroko altuerako olatuak neurtu dira.

Goizaldean oso bolada gogorrak izan dira: 150 km/h-koak Matxitxakon, 129 km/h-koak Jaizkibelen, 119,2 km/h-koak Oizen eta 94,9 km/h-koak Moredan. Haizeguneetan, batez ere kostaldean eta mendi inguruetan, 100-120 km/h-tik gorakoak izan daitezke, eta haize-begiak ez diren lekuetan, 80 km/h-tik gorakoak.

Ipar Euskal Herrian, ondorio larriak eragin ditu denboraleak, 15:00ak arte tren zerbitzua bertan behera utzi dute Hendaia eta Akize lotzen dituzten lineetan.

Agintariek kontu handiz ibiltzeko gomendatu dute, batez ere kostaldean eta haizeguneetan, haizeak adarrak, objektuak eta hiri-altzariak mugitu eta erortzea eragin baitezake.

Donostian, haize bortitzak hogei gorabehera eragin ditu, "batez ere trafikoan". Izan ere, edukiontziak, adarrak eta hesiak mugitu eta bota ditu, Donostiako Udalak jakinarazi duenez. Gainera, olatuengatik ezarritako alerta laranja ostiral honetako lehen ordura arte izango da indarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X