EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uholde arriskuari aurre egiteko planaren larrialdi aurreko fasea ezarri dute Nafarroan

Zehazki, 15:00etan aktibatu dute larrialdi aurreko fase hau, prezipitazio handiak espero direlako Nafarroa iparraldean. Hori dela eta, jarraipen berezia egingo diote eguraldiari.

Elizondo
Elizondo (Nafarroa). Artxiboko argazkia: EITB Media

Nafarroako Gobernuak Uholdeengatiko Larrialdi Plan Bereziaren aurrelarrialdi fasea ezarri du, prezipitazio ugari espero baitira datozen egunotan.

15:00etan aktibatu dute, prezipitazio ugari espero direlako, Nafarroa iparraldean bereziki. Ildo horretatik, jarraipen berezia egingo diote eguraldiari.

Tenperaturek behera egingo dute, oro har, eta prezipitazio orokorrak izango dira. Horiek iraunkorragoak izango dira ipar partean, eta datozen orduetan elurra botako du Pirinioetan. Hala, 1.000 eta 1.200 metro inguruan kokatuko da elur-kota.

Testuinguru horretan, termometroak 6 eta 8 ºC artean ibiliko dira Lizarran, 5 eta 8 ºC artean Iruñean, 3 eta 6 ºC artean Erronkarin eta 8 ºC eta 11 ºC artean Tuteran

Gainera, zeru hodeitsuak espero dira asteburuan, eta baliteke Pirinioetan lanbroa eta lainoa sortzea, behe-hodeiak daudelako eta Pirinioetako gailurretan izotza espero delako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X