EGURALDIAREN IRAGARPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea, igandean

Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.

Nubes. Zarautz. Foto: Jose Luis Soto
Hodeiak Zarautzen. Artxiboko argazkia: Jose Luis Soto

Uda sasoiko tenperaturak atzean utzita, fronte batek euria utziko du asteburuaren hasieran, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Gaur, eguraldiak aldatzera egingo du. Goiza eguzkitsua izango da, eta haizeak hegoaldetik jotzen jarraituko du. Beraz, tenperatura maximoak, jaitsi arren, nahiko epelak izango dira, toki askotan 18-20 ºC ingurukoak. Eguerdi inguruan edo apur bat lehenago, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, hodeiak ugaritu eta giroak freskatzera egingo du. Hasieran goi-hodeiak iritsiko dira, baina arratsaldean hodeiak trinkoagoak izango dira eta zerua estaliko da. Hori dela eta, euria egingo du. 

Larunbatean tenperaturak behera egingo du, eta hodeiek eta prezipitazioek urritzera egingo dute. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizeak joko du, eta tenperatura maximoak nekez iritsiko dira 11-14 ºC-ra. Zeru estaliak izango dira nagusi egunaren hasieran, eta oso litekeena da euria egitea. Hala ere, arratsalde-gau partean hodeiak gutxitu eta atertzera egingo du. 

Igandean, berriz, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da. Eguna giro hotzarekin eta behe lainoarekin hasiko da, eta izotza egin dezake Araba eta Nafarroako hainbat tokitan. Gainerako orduetan, ordea, hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira. Haizeak hegoaldetik joko du eta tenperatura maximoak 15-20 graduren bueltan kokatuko dira. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X