Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Udaberria bazetorrela eta beroki lodienak gordetzen has gintezkela zirudienean, eguraldiak gogoratuko digu negua dela oraindik eta garaian garaikoa gertatzea, azken finean, seinale ona dela. Hala, gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean negu-giroa izango da nagusi. Urte-sasoiari dagokiona, ez besterik.
Gaur, osteguna, giro eguzkitsua nagusituko de eta tenperaturak gora egingo du, eta behin goizeko behe-lainoak eta hodei multzoak deseginda, argitsu eta goxo joango da eguna. Tenperatua maximoek gora egingo dute eta 16-18 ºC-en bueltan joko dute goia egunaren lehen partean leun ibiliko den hego-haizeari esker, nahiz eta egunaren azken partean iparrera aldatuko duen.
Ostiralean, egunaren lehen partean tenperatura epelekin jarraituko dugu, hodei eta ostarteekin eta hego-mendebaldeko haizearekin. Horrek termometroak berriz ere 18-19 ºC-raino igotzea ekarriko du baina arratsaldean, goitik behera aldatuko da eguraldia. Haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta zakar joko du. Horrekin batera tenperaturak jaisten hasiko dira eta zaparradak botako ditu, arratsaldean batez ere isurialde atlantikoan eta gauean, jada, denean.
Haizeak ipar mendebaldetik joko du larunbatean ere egun osoan zehar eta horrek negu-giroa ekarriko du, hotza, euri-ekaitzak, eta elurra ere bai tontorretan. Tenperatura maximoek behera egingo dute lurralde osoan, barnealdean ez dira 7-9 ºC-tik pasako eta kostaldean 11-12 ºC-ra iritsiko dira ozta-ozta. Gainera, zaparradak egingo ditu, batez ere ipar partean eta ez da baztertzen ekaitzak lehertzea, txingor eta guzti, tarteka. Elur-kota 1.000 metro inguruan egongo da.
Igandean badirudi zertxobait lasaituko direla goialdeak, baina egun hodeitsu, umel eta hotza izango da. Ipar-mendebaldeko haizeak ahul joko du eta euri txikia egin dezake, bereziki Kantauri isurialdean. Tenperaturak berdintsu jarraituko du eta izotz txikia egin dezake mendi inguruetan eta Arabako zenbait tokitan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik
Abisua egun osoan izango da indarrean, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezkeelako. Zerua lainotuta egongo da eta euria izango da protagonista; zaparradak ugariak izango dira. Gainera, iparraldeko haizea ibiliko da, bizi-bizi zenbait momentutan.
Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Giro nahasi eta ezegonkorra gutxienez asteburura arte mantenduko da.
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.