IRAGARPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan

Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake. 

maroñoko urtegia orduña argazkia
Urduñako Maroño urtegiaren irudia (Araba). Argazkia: Orain

Udaberria ate joka dugula, astearte honetatik aurrera eta datozen egunetan termometroa nabarmen igoko da, hego haizeak lagunduta, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera.

Horrela, astearte honetan udaberri-eguna izango dugu, eta tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora. Goizeko lainoak desagertu ondoren, zerua oskarbi izango da gainerako orduetan. Giro eguzkitsua eta hegoaldeko haize arina. Egunsentia hotza izan da, eta ondoren, 5 Cº-tik beherako tenperaturak izango ditugu, maximoek nabarmen egingo dute gora, 20 Cº-tik gorako balioekin eta kantauri isurialdean 25 Cº-tik hurbil.

Asteazkenean antzeko eguraldia izango dugu, baina goizetik aurrera hodei altu samarrak ager daitezke, eta horrek ez du euririk ekarriko. Tenperatura minimoak nabarmen igoko dira Kantauri isurialdean, Mediterraneoan, berriz, ez dira gehiago igoko. Tenperatura maximoak ez dira asko aldatuko. Hegoaldeko haizea zertxobait zakarragoa izango da, nahiz eta arratsaldean brisa jo dezakeen kostaldean.

Ostegunean, udaberriko eguraldiak jarraipena izango du. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, eta lainoak eta behe-hodeiak tarteka izango dira Ebro ibarreko ardatzean. Tenperatura maximoek behera egingo dute apur bat kostaldean, eta nahiko edo nabarmen barnealdean, batez ere Araban.

Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X