Hego haizeak 20º-tik gorako tenperaturak utziko ditu gaur, eta kalima ere ekar dezake
Asteleheneko sargoriaren ostean, gaur egun hodeitsuagoa espero da, baina udaberriko tenperaturarekin jarraituko dugu (atzo baino 2-3º gutxiago). Gainera, baliteke Saharako hautsa ere gurera iristea, kalima deritzotena, eta horren ondorioz, zeruak tonu horixka batez tindatuta ikustea.
Astelehen itogarriaren ostean, termometroak 2-3 inguru jaitsiko dira gaur, asteartea. Tenperaturak 20º-tik gora mantenduko dira, batez ere kostaldean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Gainera, hego haizeak kalima apur bat ekar lezake, eta baliteke zeruak tonu horixka bat izatea egunean zehar, Saharako hauts esekiaren ondorioz.
Asteazkenean ostarteak zabalagoak izango dira, baina zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira oraindik. Hego haizeak indarra galduko du eta arratsaldean iparraldetik joko du. Hori dela eta, tenperaturak behera egingo du kantaurialdean.
Ostegunerako eguraldi eguzkitsua eta udaberrikoa espero da. Zerua, oro har, hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk egon arren; kostaldean ere behe-hodei batzuk ager daitezke. Behe-lainoa goizean goiz. Tenperatura minimoak jaitsiko dira berriro kostaldean, eta maximoek ez dute aldaketa handirik izango barnealdean.
Astebururako aldaketa dator, eta euri kontuekin ibiliko gara.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.