EGURALDIAREN IRAGARPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tenperatura maximoak 30 graduraino iritsiko dira, hego haizeak bultzatuta

Hala ere, arratsaldetik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta litekeena da, tokian-tokian, ekaitza lehertu eta zaparrada batzuk botatzea. 

Un hombre bebe agua durante la ola de calor, a 30 de junio de 2025.

Gizon bat, ura edaten. Artxiboko argazkia: Europa Press

Uda sasoiko tenperaturak espero dira gaur Euskal Herrian eta tenperaturak 30 graduraino iritsiko dira. Euskalmeten iragarpenaren arabera, giro eguzkitsua nagusituko da egunaren erdiko orduetan, eta, hegoaren ondorioz, aurreko egunetan baino bero handiagoa egingo du. 

Tenperatura maximoak 30 graduren bueltan kokatuko dira. 

Hala ere, arratsaldean bero-hodeiak zabalduko dira eta litekeena da trumoi-ekaitza lehertu eta zaparrada batzuk botatzea. 

Asteazkenean tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, bereziki ipar partean. Egunaren hasieran zeruan hodei gutxi egongo badira, nahiz eta lanbro eta lainogune batzuk sor daitezkeen. Goizetik aurrera haizeak mendebaldera egingo du eta arratsaldean iparraldetik joko du. Ipar partean behe-hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke iluntze partean zerua hodeitsu geratzea. Hegoaldean, berriz, ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira, baina giro eguzkitsua nagusituko da, oro har. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X