Uda ate joka dela ondo igarriko da asteburuan, eguzkia, beroa eta abisu horia baitakartza berekin
Zeru urdinak eta tenperatura beroak nagusi izango dira Euskal Herri osoan gaurtik gutxienez igandera arte. Gaur, hegoaldean batez ere, berotzen hasiko da, eta larunbatean eta igandean, aise gaindituko dira 30 ºC-ko tenperaturak lurralde guztietan. Kostaldean, abisu horia egongo da indarrean tenperatura altuak espero direlako.
Donejakue bidean, Zambranan (Araba). Argazkia: Yolanda Granados.
Ostiralean, udaberri giroko eguraldia izango da: egun eguzkitsua eta epel-beroa, barnealdean batez ere. Egunsentiko behe lainoa desegin ostean, eguzkitsu geldituko da eguna. 10 ºC inguruko tenperaturekin abiatuko da, baita freskoago ere, Gasteiz inguruan, esaterako (7 ºC); baina, hegoaldeko haizeak lagundurik, tenperaturek koskatxo bat egingo dute gora, barnealdean bereziki, eta 26-30 ºC-raino igoko dira. Kosta inguruan, brisa izango da, eta 23-24 ºC-tan joko dute goia termometroek. Arratsaldean, brisa hori barnealdera zabalduz joango da.
Larunbatean, hego haizearen eraginez, tenperaturak nabarmen egingo du gora. Maximoak 30 ºC-tik gora geldituko dira ia lurralde osoan, eta 35 ºC-ra ere iritsi daitezke Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdeko zenbait lekutan. Egunsentiko behe lainoak desegin ostean, eguzkitsu geldituko da, goi hodei batzuekin. Haizea hego-ekialdetik ibiliko da, bolada gogor batzuekin mendi inguruetan. Arratsaldean, kostaldean, ekialdetik finkatuko da haizea, eta itsasertzeko zenbait tokitan beroa zertxobait arinduko du.
Igandea ere eguzkitsua eta beroa izango da. Baliteke kostaldean brisaren ondorioz maximoak koska pare bat jaistea, baina gainerako lekuetan larunbateko balioak errepika daitezke. Zerua ia oskarbi egongo da goizean goizetik, goi hodei batzuekin. Hala ere, arratsaldean baliteke bero hodei batzuk garatzea barnealdean eta lekuren batean trumoi ekaitzak jotzea, hegoaldean bereziki. Haizeak hegoaldetik joko du ahul, eguerdian brisa altxatuko du kostaldean eta barnealdera zabalduko da arratsaldean.
Abisu horia tenperatura altuengatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du asteburu honetan muturreko tenperatura altuengatik, 34 gradura ere irits daitezkeelako.
Abisua larunbateko eta igandeko 13:00etatik 20:00etara egongo da indarrean Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldean, non 30 ºC-ra irits daitezkeen termometroak, bai eta Kantauri isurialdeko barnealdea, ere, 34 gradu arteko tenperaturak aurreikusten baitira.
Nafarroan ere abisu horia ezarriko du Aemet-ek, zehazki Erriberan, larunbateko 15:00etatik 21:00etara.
Zure interesekoa izan daiteke
Beroaldia indartsu itzuliko da Euskal Herrira
Tenperaturak nabarmen igoko dira astearen hasieran, eta 35-40 ºC-ra iritsiko dira asteartean eskualde askotan.
Abisu horia gauerdira arte, euri zaparrada handiengatik
19:30ak arteko datuan kontuan izanda, ordu bakar batean metro koadroko 27 litro bildu dituzte Guardian, 24 Berastegin, 18 Bidanian eta 14 Etxalarren.
Eguzki eklipsea ikusteko Nafarroako segurtasun-dispositiboaren gakoak
Nafarroako Foru Gobernuak kanpaina bat jarri du abian herritarrei zuzendutako aholkuekin: nork bere burua babestea, suteen prebentzioa eta mugikortasuna eklipsearen aurretik eta ondoren.
Azken bero-egunak gaur eta bihar, larunbatean aldaketa baitator
Ostegunean eta ostiralean bero egingo du, batez ere, Euskal Herriko hegoaldean. Abisu horia ezarri da gaurko tenperatura altuengatik Araban, Ebro ondoko eskualdean 13:00etatik 19:00etara, eta Nafarroa erdialdean, Pirinio inguruan eta Erriberan, 13:00etatik 21:00etara.
Abuztuaren 12ko eklipsea ikusteko homologatutako betaurrekoak erabili beharko dira, begietako osasuna zaintzeko
Eguzkiari zuzenean begiratzeak ondorio larriak izan ditzake, eta, hortaz, eklipse osoaz gozatzeko, betaurreko homologatuak erabili beharko dira. Hainbat puntutan daude salgai eta, hiru asteren faltan, gehienak orain saltzen ari dira.
Abisu horia ezarri dute gaur EAEn eta Nafarroan, tenperatura altuengatik
Ostegunera arte luzatuko da abisua horia Ebro ibarrean eta iragarpenaren arabera, astean zehar beroa izango da nagusi eta zerua oskarbi izango da. Asteburua fresko samar dator, eta hodeitsua.
Abisu horia Ebro ibarrean eta Nafarroa ia osoan, 35 eta 38 gradu arteko maximoak izango baitira
Eguzkia nagusituko da eta eguraldia egonkorra izango da egunotan. Asteak aurrera egin ahala, tenperaturek gora egingo dute, progresiboki.
Igande honetatik aurrera, giro eguzkitsuagoa Euskal Herrian
Tenperaturek atsedenaldi bat eman dute azken egunotan, baina igande honetan apur bat igoko dira eta eguzkiak distira egingo du berriro.
Tenperatura arinagoak asteburu honetan Euskal Herrian
Tenperatura baxuenak ostiral eta larunbat honetan erregistratuko dira Gasteizen, eta 16 ºC-ra jaitsiko dira. Balio altuenak, aldiz, Laguardian eta Iruñean izango dira, eta 32 ºC-ra helduko dira igandean.
Prest abuztuaren 12ko eklipserako? Hemen, hainbat jakingarri
Europako Espazio Agentziako astrofisikoek abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa segurtasunez ikusteko gomendioak eman dituzte. Betaurreko homologatuak erabiltzea (eguzkitakoak ez), eklipse osoa denean soilik kentzea, eta mugikorrarekin grabatuz gero, filtroak ipintzea, besteak beste.