Eskolarako liburu elektronikoa garatu dute EHUko hainbat ikaslek
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko sei ikaslek garatu dute proiektua, eta, horri esker, Think Big 2012 enpresa-ideien lehiaketako bigarren saria lortu dute.
Nayra Alonso sortzaileetako batek azaldu duenez, aurrerapausoa da osasun zein gastu aldetik. Alonsok azaldu duenez, gailuari esker, ikasleek ez dute zertan liburu guztiak egunero soinean eraman. Halaber, gurasoentzat ere merkeagoa izango da, behin erosi beharko dutelako.
Guztira, 300 euroko prezioa izango luke (gailuarekin batera, kargagailua, entzungailua, 'arkatz elektronikoa', micro SD 32GB txartela eta produktua abiatzeko klabea jasoko lukete).
Nabigatzerako orduan segurtasuna eskainiko die irakasleei, edukiak aukeratu ahal izango dituztelako.