Euskal asmakizun esanguratsuenak
Euskal asmatzaileek ekintzaileak direla erakutsi dute. Horren adibide dira bakarrik egiten den ohea eta bakarrik mugitzen den maleta dira.
Axentsio Zubeldia Villabonako 56 urteko asmatzaileak 50 segundotan bera bakarrik egiten den ohea sortu du. Asmakizunari "Ohea" izena jarri dio.
"Ohea" martxan jartzeko bi modu daude. Eskuzko moduan, urrutiko kontrolagailuan martxan jartzeko botoia sakatuta, ohea luzatu eta azpiko maindirea, ohazal nordikoa eta burko-azala euren lekuan jartzen hasiko dira. Modu automatikoa erabiliz gero, berriz, bertatik altxatu eta hiru segundora, modu ordenatuan luzatuko du oheko arropa guztia.
Ohe adimenduna elektrizitatez dabil, baina "oso gutxi gastatzen du". Horren sortzailearen esanetan, "12 volteko motorrak erabiliz dabil".
Rodrigo Garcia izeneko gasteiztar batek, berriz, "Hop" izeneko maleta adimenduna asmatu du. Jabeari 80 zentimetrora jarraitzeko gai da, telefono mugikorreko uhinen bitartez orientatzen da eta ez dauka gurpilik.
Maletak ez du gurpilik eta tanke militarrek duten antzeko sistema baten bidez mugitzen da, eta oztopoak gainditu eta eskailerak igotzeko gai da. Gainera, sentsoreak ditu, erabiltzailearen sakelako telefonoarekin konektatzeko, baina Hop” maleta prototipo bat baino ez da, eta, merkaturatu aurretik, ezinbestekoa izango da ideia garatzea.
Bakarrik mugitzen den maletarekin Europako asmakizunen nazioarteko lehiaketako finalera heltzea lortu du asmatzaile gasteiztarrak, eta nagusientzat eta ezintasunen bat duten pertsonentzat lagungarria izan daitekeela uste du. Hala ere, hori ez da, Garciaren lehen asmakizuna, aurretik pipak erabiliz lanpara bat, maskorrak baliatuz aulki bat eta listuaz dabilen hortzetako eskuila bat egin baititu.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.