Google etxearen betaurrekoak jarri dituzte salgai eBay atarian
Google etxea errealitatea areagotzen duten Google Glass betaurrekoak prestatzen ari da, eta oraindik merkatuan ez badaude ere, eBay atarian eros daitezke 16.000 dolarren truke. Betaurrekoak probatzen lehena izan nahi duen erabiltzaile batek jarri ditu salgai.
Erabiltzaileak Google etxeak betaurrekoak probatzeko New York, San Frantzisko eta Los Angeles hirietan egingo dituen ikastaroetan parte hartuko du, eta han jasoko ditu bere betaurrekoak.
Esan bezala, dagoeneko eBay atarian eros daitezke. Hasierako prezioa 1.500 dolarrekoa bazen ere, azken eskaintza 15.900 dolarrekoa izan da.
Pasatu den astean betaurrekoak probatzeko hautagaien bila hasi zen Google etxea. Interesa zutenek otsailaren 27a baino lehen bidali behar zuten eskaria Google+ edota Twitter bidez betaurrekoak zertarako erabiliko zituzten azalduz.
Bidalketa twitter bidez egitekotan, #ifhadglass traola erabili behar zuten interesatuek, gehienez ere 50 hitz erabilita, 5 argazki eta 15 segundo baino gutxiagoko bideo bat.
Aukeratuak izaten diren erabiltzaileek Google Glass betaurrekoen prototipoa erosi beharko dute, 1.122 euro balio ditu (tasak gabe), eta horien gaineko ikastarora joan.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.