Google Glass
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Google Glass, egun batez salgai

Salgai izango diren betaurreko adimenduen kopurua mugatua izango da, eta bakarrik AEBn izango dira eskuragarri, 1.080 euroko prezioan.
Google Glass betaurreko adimentsuak. Argazkia: EITB
Google Glass betaurreko adimentsuak. Argazkia: EITB

Google konpainiak Google Glass betaurreko adimendunak salgai jarriko ditu gaur, baina bakarrik egun batez, eta AEBn baino ez, 1.500 dolarreko (1.080 euro) salneurrian.

Enpresak azaldu duenez, salgai izango diren betaurrekoen kopurua mugatua izango da. Oraingoan, baina, edozein kontsumitzailek erosi ahalko ditu, orain arte aplikazio garatzaileentzat baino ez baitzeuden eskuragarri.

Betaurreko adimendunek pantaila txikia dute, eta askotariko informazioa islatzen da bertan. Gainera, aginduak ahots bidez ematea ahalbidetzen dute, musika jartzeko, mezuei erantzuteko, oharrak diktatzeko eta Interneten bilaketak egiteko, besteak beste.

Halaber, bideoak grabatu eta argazkiak egiteko aukera ematen du, baina oraindik aplikazio gutxi daude eskuragarri.

Google Glass betaurrekoak aurtengo bigarren seihilekoan jarriko dituzte behin betiko salgai, eta litekeena da azken prezioa merkeagoa izatea, 600 dolar (433 euro) ingurukoa.

Ia hiru urte igaro dira Googlek errealitatea areagotzen duten betaurrekoak aurkeztu zituenetik. Tarte horretan, betaurrekoen diseinua, funtzioak eta aplikazioak hobetzeko lanean aritu dira.

Konpainiak erabilera onen gida argitaratu du, Google Glass erabiltzean gerta litezkeen arazoak ekidin nahian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X