Sistema eragile berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Microsoftek uztailaren 29an merkaturatuko du Windows 10

Konpainia erraldoiaren sistema eragile berria plataforma bateratua izango da, edozein gailutan (ordenagailua, sakelako telefonoa, tableta…) erabili ahal izateko.
Windows 10en irudi bat
Windows 10en irudi bat

Microsoftek iragarri du uztailaren 29an merkaturatuko duela Windows 10 sistema eragilea.

Windowsek 1.500 milioi erabiltzaile ditu mundu osoan, eta Microsoft erraldoiaren oinarria da. Bertsio berria plataforma bateratua izango da, edozein gailutan (ordenagailua, sakelako telefonoa, tableta…) erabili ahal izateko.

Windows 7 eta Windows 8 sistema eragileen erabiltzaileentzat doakoa izango da, eta gainerakoentzat 119 eta 199 dolar arteko kostua izango du.

Microsoften esanetan, sistema eragile berria edozein gailutan erabili ahal izatea da helburua, erabiltzaileek horien artean ezberdintasunik nabaritu gabe.

Gainera, Hasiera (Start) menua berreskuratu dute, eta Edge nabigatzaileak debuta egingo du, Internet Explorer ohiaren ordez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X