'Nola izan zoriontsu?', 2015ean gehien bilatu den galderetako bat
Askoren ohitura bihurtu da: zalantza bat duzula? Bada, galdetu Googleri. Hain justu, 2015ean zehar Espainiako Estatuan gehien bilatu egin diren galderak eta gehien bilatu diren hitzen bilduma kaleratu berri du bilatzaile ezagunak. Itaunen artean, denetarik dago: kutsu politikokoak, helburu pragmatikoz egiten direnak eta bitxikeriak. Hona hemen horien errepaso bat.
Nola izan...?
Googlek dena edo ia dena dakiena badakigu, baina zorionaren gakoak emateko gai ote den zalantzagarriagoa da. Bada horixe izan da itaun bilatuena: "Nola izan zoriontsu?". Galdera sakon honen ostetik azalekoagoak diren beste batzuk ageri dira: "Nola izan modelo?", "Zelan izan polita?" edo "Zelan izan ezaguna?" 2015ean modan jarritako youtuber "lanbideak" edo hacker hitzak ere badute lekua bilaketa horietan, baita klasiko bat ere: "Nola izan milioiduna?".
Zer gertatuko litzateke...?
Kataluniako egoerak, hauteskunde orokorren balizko emaitzak eta Greziako krisiak ere eragin nabarmena izan dute erabiltzaileen artean, eta horiekin lotutako galderak egin dituzte: "Zer gertatuko litzateke Katalunia independente balitz?" (galdera bilatuena), "Zer gertatuko litzateke Podemosek irabaziko balu?" (5.a zerrendan) edo "Zer gertatuko litzateke Grezia Eurotik aterako balitz?" (3.a). Unibertsoa ere kezka-iturri da sarean, eta horren lekuko dira beste itaun hauek: "Zer gertatuko litzateke Ilargirik ez balego?" (2. galdera bilatuena) edo "Zer gertatuko litzateke Lurrak biratzeari utziko balio?" (4.a). Galdera errepikatuenen artean azkenak zur eta lur utzi gaitu; izan ere, bada honakoa itauntzen duenik: "Zer gertatuko litzateke alabak makilatuko bazintu?"
Google, mediku
Sareko erabiltzaileek bilatzailea ei dute etxeko mediku, edo hori ematen du, behintzat, askotan galdetzen baitzaio nola saihestu haizeak, antsietatea, ilea erortzea, eiakulazio goiztiarra...
"Nola jakin..." hitzekin hasten diren galderetan ere osasunaren inguruko zalantzak daude. Emakumeek Googlen bilatzen dute zelan jakin haurdun ote dauden edo semea edo alaba izango duten. Maitasunarekin ("Nola jakin maiteminduta zauden?" edo "Nola jakin gustuko zaituen?") eta teknologiarekin ("Nola jakin wifia lapurtzen ote didaten?", "Nola jakin nire IPa?" edo "Nola jakin WhatsAppen blokeatu ote zaituzten?") lotutako zalantzak ere galdera-iturri dira.
Aspertuta zaudela? Bilatu Googlen
Galdera bitxienak "Zer egin..." zerrendan aurkituko ditugu, dena dela. Aspertuta, triste edo deprimituta daudenak Google dute bidelagun, asko baitira "Zer egin aspertuta banago?" edo "Triste nago. Zer egin?" itaunari erantzuna topatu nahi izan diotenak. Harrigarriena, zerrendako azken galdera: "Zer egin ispilu bat apurtzen denean?". Superstiziosoz lepo omen dago mundua.
Bestalde, 2015ean gehien bilatu diren hitzen zerrenda ere kaleratu du Googlek. Telebista-saioekin lotutakoak (“Gran Hermano 16”, “Supervivientes” eta “La Voz”) ageri dira multzo horren lehen postuetan. Baita “Eurovision”, “Elecciones”, Paris eta Charlie Hebdo berbak ere.
em> berbak ere.Zure interesekoa izan daiteke
Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua
Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.
Robotak, neurrira: adinekoentzat beren-beregi diseinatutako teknologia garatu dute Nafarroan
Robotika Erronkak izeneko egitasmo aitzindariaren atzean Nafarroako Gobernua eta ADACEN daude. Helburua da desgaitasuna duten adinekoen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzea, robotika erabilita. Berritasun nagusia: erabiltzaileak eta euren familiek gidatzen dute robotaren garapena. Horrela, teknologia pertsonari egokituko zaio, eta ez alderantziz.
Instagramek mugatu egingo ditu adimen artifizialaz sortu diren eta identifikatu gabe dauden erabiltzaileen profilak
"AA sortzailea" etiketaren ordez "AAk sortutako profila" etiketa erabiliko du aurrerantzean aipatu sare sozialak. Neurriak ez die eragingo edukia sortzeko edo editatzeko orduan adimen artifizialaren tresnak erabiltzen dituzten erabiltzaileei.
Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da
Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.
"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala
“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.