Solarin, munduko mugikorrik seguruena
Sirin Labs konpainiak Solarin dispositibo ultra segurua merkaturatu du. Modelorik merkeenak 12.400 euroko salneurria du.
Azkenaldian mugikor seguruen eskaerak gora egin du. Enpresa eta erakundeetako agintariek eskuratu nahi dituzte, filtrazioetatik eta erasoetatik guztiz salbu harremanak izateko. Zentzu horretan, Solarin alternatiba erakargarria bihurtu nahi du Sirin Labsek.
Mugikorrak 250 gramoko pisua du. Dispositibo aurreratuen, aplikazioen eta Sarearen erasoei aurre egiteko, Zimperium izeneko segurtasun teknologia du.
Gainera, komunikazioak babesteko armadek erabiltzen duten teknologia du. Oso erabilera erraza du; izan ere, atzealdean duen etengailu bat sakatzearekin nahikoa da.
Hala, korporazio handien eta erakunde publikoetako goi-kargudunak erakarri nahi ditu Sirin Labsek. Segurtasuna eta pribatutasuna berebizikoak baitira esparru horietan.
Arazo endemikoa
“Zibererasoak mundu guztian endemikoak dira. Joera gero eta handiagoa da. Eraso bakar batek konpainia baten finantzei eta izen onari kalte larria egin diezaieke. Pribatutasun neurri berrietan aitzindaria da Solarin, informazio kritikoa lasaitasunez manipulatzeko aukera ematen die bezeroei”, adierazi du Tal Cohen Sirin Labseko kontseilariak.
Mugikorra 13.800 dolar (12.400) ordainduta eskuratu daiteke, baina modelo garestienak 15.000 euro baino gehiago balio du. Bi urte baino gehiagoko ikerketak emaitza eman du eta Solarin Suediako eta Tel Aviveko lantegietan garatu dute.
Oraingoz, bezeroek Solarin Londreseko Mayfair dendan erosi ahal izango dute bakarrik, ekainaren 30etik aurrera, eta baita Harrods saltokietan ere. Lau modelo daude. Sirin Labseko webgunean ere zuzenean erosi daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
YouTube, Snapchat eta TikTok sare sozialek akordioa lortu dute "eragindako mendekotasunagatik" salatu zituen Kentuckyko eskolarekin
Akordioari esker, bertan behera gelditu da hezkuntza barruti batek sare sozialetako plataformen kontra abiatutako lehen epaiketa izango zena. Hala ere, oraingoz ez dituzte akordioaren inguruko xehetasunak eta baldintzak argitu.
Hamar pasahitz erabilienak "segundo batean baino gutxiagoan" asmatzeko modukoak dira, Ziur zibersegurtasun zentroaren arabera
Kontu garrantzitsu guztiek pasahitz propioa izatea gomendatu du Ziur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, baita "pasahitz luze eta deszifratzeko zailak" aukeratzea zein pasahitz-kudeatzaileak erabiltzea ere.
Nor da John Ternus eta zer erronka izango du Appleren gidaritzan?
John Ternusek datorren irailaren 1ean kontseilari delegatu kargua hartuko du, eta Tim Cookekin alderatuta (operazioetan eta negozioan zentratuago dagoen), ingeniaritza arloari garrantzi handiagoa ematea aurreikusten dute adituek.
Tim Cookek Appleren CEO izateari utziko dio irailean, eta John Ternusek ordezkatuko du
Konpainia teknologikoak aho batez onartu du enpresaren burua ordezkatzea, eta irailaren 1ean gauzatuko da. Orduz gero, Cook administrazio-kontseiluaren presidente exekutiboa izango da.
RAM memorien krisialdia 2030era arte luza liteke, adituen arabera
Sektoreko fabrikatzaile nagusiak —Samsung, SK Hynix eta Micron— ekoizpen fabrika berriak sortzen ari dira arazo horri irtenbidea emate aldera, baina prozesu luzeak direnez, datorren urte amaierarako eskariaren % 60 betetzea lortuko dute, Nikkei Asiak jakinarazi duenez.
Instagram Plus: istorio luzeagoak, zerrenda pribatuak eta beste funtzio esklusibo batzuk eskaintzen dituen harpidetza zerbitzu berria
Ordainpeko harpidetza zerbitzu berria probatzen hasi da Meta. Astean zehar istorio bat nabarmentzea ere ahalbidetuko du, jende gehiagok ikus dezan, eta Superlike animatu bat bidaltzea, besteak beste.
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.