Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hawking-en ustez humanitateak Lurretik alde egin beharko du bizitzeko

Hawking-ek esan du Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (AEA) hastapenetan etsipenean erori zela, ez zekielako tesia bukatzeko denborarik izango ote zuen.
Stephen Hawking fisikari britainiarra. Argazkia: EFE
Stephen Hawking fisikari britainiarra. Argazkia: EFE

Stephen Hawking fisikari britainiarrak Tenerifen eman duen hitzaldi batean azaldu duenez, Lurraren eskasia dela eta, humanitateak espaziora alde egin beharko du etorkizunean, bizirik jarraitu ahal izateko.

Tenerifeko ‘Starmus’ jaialdiaren hirugarren edizioan, Hawking-ek erlatibitatearen teoriaren ildo nagusiak errepasatu ditu eta mekanika kuantikoaren nondik norakoak azaldu dizkie entzuleei. Halaber, unibertsoa “big bang” izeneko leherketa erraldoi baten ostean sortu zela azpimarratu du, eta horren hedapenak ez duela inolako mugarik gaineratu du. Alde horretatik, iragana ikertzeko egunen batean uhin grabitazionalak erabili ahal izango direla suposatu du.

Era berean, azken 50 urteotan unibertsoaren irudia "erabat" aldatu dela esan du fisikari britainiarrak. Horregatik, inguruan gertatzen dena "ikertzeko eta azalpenak bilatzeko kuriositatea piztu" behar dela ziurtatu du. Zentzu horretan, "garrantzitsuena amorerik ez ematea da".

Zulo beltzen inguruan, berriz, informazioa "ulergaitza" bihurtzen dela azaldu du. Adibide modura, erretako entziklopedia bat erabili du: “informazioa ez da galtzen, baina ulergaitza bihurtzen da”.

Hawking-ek, bere hastapenak nolakoak izan ziren kontatu du, eta gaztaroan unibertsoaren inguruan hitz egitea gustuko zuela esan du. Gainera, hasieran Matematikako ikasketak burutu nahi zituen arren, Natura Zientziak Oxforden ikasteko beka bat eskuratu zuen.

Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (AEA) hastapenetan etsipenean erori zela azaldu du, "gaixotasunak okerrera egiten zuelako egun batetik bestera" eta ez zekielako "tesia bukatzeko denborarik" izango ote zuen. Alabaina, bere ikerketarekin jarraitzeko aukera izan zuen gaixotasunaren garapena geldotzea lortu zuelako.

lortu zuelako.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X