Emaitza positiboak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Facebookek 3.222 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan

Gainera, hilabetean behin 1.710 milioi erabiltzaile inguru sartzen direla azaldu du Facebookek, aurreko urteko epe berean baino % 15 gehiago.
Mark Zuckerberg, Facebookeko kontseilari ordezkaria, hitzaldi batean. Argazkia: EFE
Mark Zuckerberg, Facebookeko kontseilari ordezkaria, hitzaldi batean. Argazkia: EFE

Facebook sare sozialak asteazken honetan, hilak 27, jakitera eman duenez, 3.565 milioi dolar (3.222 milioi euro) irabazi ditu urteko lehen seihilekoan, iaz irabazitakoa baino % 189 gehiago.

Halaber, egoitza nagusia Menlo Park-en (Kalifornia, AEB) duen konpainiak iragarri duenez, diru-sarrerak handitu egin dira urteko lehen sei hilabeteetan, eta 11.818 milioi dolar bildu ditu guztira. Aurreko urteko epe berean, berriz, 7.586 milioi dolar lortu zituzten.

Era berean, Facebookek azaldu du hilabetean behin 1.710 milioi erabiltzaile inguru sartzen direla sare sozial horretan, iaz baino % 15 gehiago. Bestalde, 1.100 milioi pertsona baino gehiagok egunero erabiltzen dute Facebook, lagunekin edota sendiekin harremanetan jartzeko; aurreko urteko epe berean baino % 17 gehiago.

“Hiruhileko honetan emaitza onak lortu ditugu gure sare sozialetan baita gure negozioetan ere. Egin dugun aurrerapena dela eta oso pozik gaude, eta denborarekin bideoak gure zerbitzuetako erdigunea bilakatzen ari dira”, esan du Mark Zuckerberg Facebookeko kontseilari ordezkariak ohar baten bidez.

Gainera, iragarkiak dira konpainiaren garapenean laguntzen duten bitarteko nagusiena. Alde horretatik, 6.240 milioi dolar bildu dituzte urtearen lehen hiruhilekoan, 2015eko tarte berean baino % 63 gehiago.

Hala, sakelako telefonoetan jartzen dituzten iragarkiei esker irabazien % 84 lortu ditu konpainiak, iaz baino % 74 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X