Telekomunikazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telefonicak datuen kontrola bueltatu nahi die erabiltzaileei

Google, Facebook edo WhatsApp bezalako konpainiek bezeroei ordaintzea proposatu du, informazio hori erabiltzeagatik.
teléfono móvil iphone efe
teléfono móvil iphone efe

Telefonicak iragarri duenez, erabiltzaileek norbere datuen eta bizitza digitalaren kontrola errekuperatzea ahalbidetuko duen plataforma berria lantzen ari da konpainia. Hala, bezeroek erabaki ahal izango dute Google, Facebook edo WhatsApp bezalako enpresek nola erabili ahal izango dituzten datu horiek. Gainera, baliteke diruz ere ordaindu behar izatea informazio horren erabilpena.

Sarean erabiltzaileen esku ipiniko omen dituzte datu guztiak, baita bakoitzaren bizitza digitalaren balioa ere, Jose Maria Alvarez-Pallete Telefonicako presidente exekutiboak esan duenaren arabera. Era berean, nork bere informazioa nola erabili nahi duen erabakitzeko aukera ere izango du.

Horrez gain, "internautak erabakiko du zuzen-zuzenean  harreman horietatik ezarritako balio-proposamena", esan du Ameticek Telekomunikazioei eta Ekonomia Digitalari buruz antolatutako XXX. Topaketan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X