Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Instagram erorita egon da hainbat herrialdetan

Erabiltzaileek eman dute abisua, 09:00ak aldera, eta ordu erdi geroago goia jo du zerbitzu etenak. Oraingoz, baieztapen ofizialik ez dago.
instagram
20180127143047_instagram_

Instagram sare soziala erorita egon da gaur goizean munduko hainbat herrialdetan, tartean Espainiako Estatuan. Itzalaldia Europako zenbait herrialdetan, Australian eta AEBn ere igarri dute. Oraingoz, ez dago baieztapen ofizialik. Erabiltzaileek eman dute abisua, eta zerbitzu etenak atzemateko webguneek zabaldu dute berria.

Erabiltzaileek 09:00ak aldera eman dute etenaren berri, eta Down Detector eta Outage Report zerbitzu etenak atzemateko webguneek 09:30ean jaso dituzte kexa gehien.

Outage Reporten arabera, sakelako aplikazioak eman du arazo gehien (kasuen % 61). Erabiltzaileen % 15en esan dute webgunea jausita egon dela, eta % 16ek sare sozial guztia erorita egon dela esan dute. Webguneak 16.000 intzidentzia jaso ditu gaur.

Europan, Espainiako Estatuan, Erresuma Batuan, Herbehereetan eta Italian atzeman dute 'itzalaldia'. AEBn, milioika izan dira kaltedunak, mendebaldeko kostaldean gehienak.

INSTAGRAM CAIDA ERORITA

Down Detector webguneak Instagramen itzalaldiarekin egin duen munduko mapa.

20 minutu eskasetan, 7.000 intzidentzia izan ditu Outage Report webguneak. Dena dela, 09:30etik aurrera, apurka-apurka, bere onera etorri da sare soziala.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X