G20 BILERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek Huaweirekin harreman komertzialak berrezarriko dituela iragarri du

G20 bileraren ostean, Estatu Batuetako presidenteak, Huawei markarekin harreman komertzialak berrezarriko dituela azaldu du.
Huawei denda Pekinen. Argazkia: EFE
Huawei denda Pekinen.

Donald Trumpek, Estatu Batuetako presidenteak, iparamerikar konpainiek Huawei enpresari materiala eman diezaioketela baieztatu du gaur. Osakan (Japonia) burutu den G20 bileraren ostean, presidenteak Huawei markarekin harreman komertzialak berrezarriko dituela esan du.

Marka horrekin harreman komertzialak izatea debekatu zuen Trumpek, Huawei enpresak AEBetako segurtasun nazionalerako mehatxua suposatzen zuelakoan, eta gaur atzera egin du erabaki horretan, beraz.

Hala ere, presidenteak ez du Meng Wanzhou Huaweiko arduradun finantzarioaren inguruan hitz egin. Eurek eskatuta, atxilotu egin zuten eta zurrumurruak izan dira Trumpek atxiloketa bertan behera uzteko eskatuko ote zuen.

Huaweiren gaineko hasierako Nazioarteko Emergentziaren Botere Ekonomikoaren Legean oinarrituta dago, presidenteari merkataritza arautzeko autoritatea emanez. Era horretan, Merkataritza Departamentua 150 egunen buruan aplikazio plana aurkeztera behartuta dago.

Etxe Zuriak zabaldutako ohar batean, nazioaren informazioaren eta komunikazioaren ahulguneak mehatxatzen dituzten "kanpotarrei" aurre egiteko neurri gisa justifikatu zuen neurria.

Trumpek azaldu zuenez, mehatxu hau, Estatu Batuetako ekonomia eta industrian espioitza egiten saiatzen ari diren dispositibo edo zerbitzu erabilera pertsonalagatik existitzen da.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X