Linda Yaccarino X enpresako zuzendariak dimisioa eman du, bi urtez Elon Musken konpainiaren buru izan ondoren
Yaccarinok alde egiteko erabakia iragarri du arrazoirik eman gabe, eta aditzera eman du ez dagoela inolako desadostasunik Elon Muskekin. Are gehiago, "izugarri eskertuta" dagoela erantsi du.
Linda Yaccarino X (lehen Twitter) sare sozialeko zuzendaria. Argazkia: Flickr
Linda Yaccarino X (lehen Twitter) sare sozialeko zuzendariak dimisioa eman du, bi urtez Elon Musk handi-mandiaren konpainiako buru izan ostean.
X sare sozialean bertan zabaldutako mezu batean, Yaccarinok alde egiteko erabakia iragarri du arrazoirik eman gabe, eta aditzera eman du ez dagoela inolako desadostasunik Elon Muskekin. Are gehiago, "izugarri eskertuta" dagoela erantsi du.
Mezu luzean, Yaccarinok ez ditu laudorioak aurrezten , eta berak eta bere lantaldeak "negozioari aldaketa historikoa elkarrekin ematea" lortu dutela dio, "nabarmentzekoa dena", plataforma "ahots guztientzako toki publiko digital eta munduko kultura ikurrik boteretsuena" bihurtu arte.
Sare sozialak orain kritika ugari jasotzen dituen arren, edukien iragazkiak ezabatu eta mezu arrazista, matxista edo ultraeskuindarrak zabal-zabal jasotzeagatik, Yaccarinok ez du kritika horietako bakar bat ere aipatu edo hizpide izan; aitzitik, Muski emandako esker onik handiena "(berarengan) konfiantza izateagatik eta diskurtso askea babesteko erantzukizuna emateagatik" dela dio.
Grok
Yaccarinoaren mezuaren ondoren zabaldutako mezuetan, hainbat erabiltzailek erabaki hori gaur bertan Grokekin gertatutakoarekin lotzen dute, Elon Musken taldeak sortu eta X sare sozialean dagoen adimen artifizialeko 'chatbot'a.
xAI adimen artifizialeko enpresak, Elon Musk handi-mandiaren X sare sozialari lotutakoak, Groken zenbait argitalpen "desegoki" ezabatu ditu, edukien hedapenari eta mezu antisemitei buruzko kexak jaso ondoren. Horietan, Groken mezuek Adolf Hitler diktadore naziaren laudorioak jasoko lituzkete.
Yaccarinok ere ez du arazo horren aipamenik txikiena egin, baina polemika eta dimisioa ia aldi berean gertatzeak kausa-ondorio harremana dagoela pentsarazi die erabiltzaile askori.
Asteartean bertan, Muskek X sare sozialean hurrengoa idatzi zuen: "Plataforma honetan ez dago aspertzeko une bakar bat ere".
Zure interesekoa izan daiteke
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.