Sektore digitala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amazonen eta Microsoften hodeiko zerbitzuen inguruko ikerketa zabaldu du Bruselak

Amazon Web Services eta Microsoft Azure konpainiek ez dituzte betetzen "Interneteko zaindari" izendatzeko baldintzak, ez baitauzkate Europar Batasunean horretarako hilero behar diren 45 milioi erabiltzaile, baina Europar Batasuneko Gobernuak jakin nahi du, hala ere, nahikoa kuota ote duten sektorean lehia askea oztopatzeko. 

Aws-ren eta Azure-ren logoak.

Europako Batzordeak ikerketa zabaldu du argitzeko ea Amazon eta Microsoft teknologikoak horien hodeiko konputazio zerbitzuetarako (Amazon Web Services eta Microsoft Azure) sarbide-zaindari ('gatekeepers', Europako Erkidegoko hizkeran) izendatu beharko lituzketen, eta, beraz, Merkatu Digitalen Europako Legearen (DMA, ingelesezko sigletan) arau zorrotzenak bete beharko lituzketen.

Horretarako, Batzordeak hiru merkatu-ikerketa abiatu ditu, batetik, ebaluatzeko ea konpainiak "pasabide garrantzitsu" gisa jokatzen ote duten enpresen eta kontsumitzaileen artean, nahiz eta 'gatekeepers' entzat aurreikusitako gutxieneko atalasera ez iritsi (45 milioi erabiltzaile hilean EBn), eta, bestetik, zehazteko ea DMAk "eraginkortasunez" erantzun ote diezaiokeen Europar Batasuneko hodeiko konputazioaren sektorean lehiakortasuna eta ekitatea mugatu dezaketen praktikei.

Urrats horrekin hamabi hilabeteko epea ireki da, Bruselak egoera ebaluatu eta horri buruzko erabaki bat har dezan. Bi konpainiak zerbitzu horietarako "sarbide-zaindari" jotzen dituela baieztatuz gero, Amazonek eta Microsoftek DMAren esparruan aurreikusitako betebeharretara egokitu beharko dute sei hilabeteko epean.

Europako Batzordeak ohar batean nabarmendu duenez, hodeiko konputazioa da zerbitzu digital askoren "bizkarrezurra", eta "erabakigarria" da Adimen Artifiziala (AA) garatzeko; beraz, ingurune "justu, ireki eta lehiakorra" behar da, Europaren berrikuntza eta autonomia estrategikoa ziurtatuko dituena.

Zure interesekoa izan daiteke

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X