Datuak Babesteko Agentziak inoren irudiak zabaltzeak dakartzan ondorioez ohartarazi du, penalak ere izan daitezke eta, egiazkoak zein AArekin sortutakoan izan
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ohartarazi du tresna horiek zuhurtziarik gabe erabiltzeak oinarrizko eskubideak urra ditzakeela eta legezko erantzukizunak ekar ditzakeela, batez ere eduki intimoa, sexualizatua edo adingabeei buruzkoa den kasuetan.
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) ohartarazi duenez, inoren irudiak argitaratzeak eta zabaltzeak arriskuak dakartzate, penalak kasu askotan, izan benetako irudiak, izan adimen artifizialeko sistemen bidez sortutakoak. Erakundeak ohartarazpen hori egin du, halako teknologien erabileraren legezko inplikazioak aztertzeko, baita itxuraz hutsalak edo ludikoak diren testuinguruetan ere.
AEPDk azpimarratu du identifikagarria den pertsona baten irudia datu pertsonal bat dela, adimen artifizialarekin sortua izan arren, eta irudi horretatik abiatuta edukiak igo, bidali, eraldatu zein sortzeak datu pertsonalen tratamendua dakartela.
Dokumentuak arrisku handiko egoerak zaintzea funtsezkoa dela azpimarratzen du, hala nola biluziak eta eduki intimo "sintetikoak" sortzea, sexualizazioa, erotizazioa, erreputazio-inpaktua duten egitate ez-errealak zabaltzea, irudiak testuingurutik ateratzea eta adingabe zein kalteberatasun bereziko egoeran dauden pertsonei eragiten dieten edukiak erabiltzea.
Azken asteetan adimen artifizialarekin eraldatutako zein sortutako irudiek arazoak sortu dituzte, milaka pertsona "biluzteko" eta "sexualizatzeko" eskatu baitute askok. Fenomeno horrek zipriztindu egin du X sare sozialak erabiltzen duen Grok sistema, zeinak, polemikaren ondoren, funtzio horiek ordainpeko erabiltzaileetara mugatzea erabaki duen; aditu ugarik gutxiegitzat jotzen dute neurria.
Erakundeak gogorarazi du argazki bat sare sozial batean edo mezularitza-talde batean egoteteko ez da behar baimen orokorrik Adimen Artifizialeko tresnak erabiltzeko, ezta aldatutako bertsioak zabaltzeko ere. Gainera, ohartarazi du irudiak talde batetik bestera pasatzea edukien kontrola galtzea dakarrela.
Agentziak arrisku "ikusezinak" deiturikoak ere aipatu ditu, hala nola irudien gaineko kontrola galtzea Adimen Artifizialeko sistemetara igotzen direnean. Horiek hirugarrenek tratatuko dituzte, eta beste erakunde batzuei ikasteko, kontserbatzeko edo komunikatzeko erabil daitezke. Gainera, horrek oinarrizko eskubideei eragin diezaieketela ohartarazi du, esaterako, ohorea, intimitatea eta norberaren irudia, eta beste lege-arau batzuk aplikatzea ekar dezaketela, Zigor Kodekoak barne, eta hori ikertzea agintari judizialei eta polizialei egokituko litzaiekeela.
Zure interesekoa izan daiteke
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.