Elkarlana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemaldiaren 'jarraipen zabala' egingo du EITBk

Zinemira sailaren babesle da gainera EITB. Mikel Olaciregiri bi erakundeen arteko erlazioa "estutzen" laguntzeagatik, eskerrak eman dio Alberto Suriok.
Mikel Olaciregui eta Alberto Surio. Argazkia: EITB
Mikel Olaciregui eta Alberto Surio. Argazkia: EITB

Alberto Surio EITBko zuzendariak eta Mikel Olaciregi Zinemaldiko buruak zinema jaialdiaren inguruko konpromisoa berriztu dute. Horrela, EITBk "jarraipen zabala" egingo dio ekitaldiari telebista, irrati zein Internet bitartez. Gainera, Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama saila babesten du.

ETB1ek irekiera zein itxiera ekitaldiak emango ditu zuzenean eta baita Julia Roberts aktoreari Donostia Saria emango dioten gala ere, hilaren 20an. ETB2k, bere aldetik, Zinemaldiaren historia deritzon dokumentala eskainiko du, Diego Galanen zuzendaritzapean.

Zinemiran parte hartzen duten hainbat filmetan parte hartu du EITBk eta baita Mikel Ruedaren Izarren argia film luzean ere, Zabaltegin ikusiko dena. Surioren arabera, elkarlanak "EITBk egin duen apostu handia" erakusten du eta Mikel Olaciregiri bi erakundeen arteko erlazioa "estutzen" laguntzeagatik, eskerrak eman dio.

Zinemaldiaren zuzendariaren ustez, ETBren ekarpena "nahitaezkoa" da, "etxeko telebista delako, hurbilekoa, zinema-aretoetara joango den publikoarekin konektatzen duena".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X