Kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

7.500 Kultura Bonu gehiago, eskari handia dagoela eta

Eusko Jaurlaritzak beste 112.500 euro jarriko ditu Bonoaren kanpainarako, %84,46 saldu da jada.
Kultura Bonua. Argazkia: EITB
Kultura Bonua. Argazkia: EITB

Kultura Bonuak sekulako erantzuna izan du eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak 112.500 euro gehiago jarriko ditu. Honek 7.500 bonu gehiago salduko dituztela suposatzen du.

Aurrezki-kutxek emandako gaurko datuen arabera, kontsumitzaileentzat salgai jarritako Kultura Bonoen %84,46 saldu da jada. Kultura Bonoaren salmenta kudeatzen duten erakundeek (Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa Donostia kutxa eta Caja Vital Kutxa) helarazitako datu horien arabera, gaur goizeko zortziak arte, 37.161 bono saldu dira. Araban agortu egin dira eta, Bizkaian ere ia osorik salduta daude. Gipuzkoan, berriz, bonoen erdia bakarrik zegoen salduta gaur arte.

Hiru lurralde historikoetan kanpaina honekin bat egin duten 372 establezimenduetan erabil daiteke bonoa. Bonoa establezimendu berean gastatu behar da osorik; eta zerbait aldatu edo itzuli nahi izanez gero, ez da dirurik bueltatuko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X