Egitasmoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kulturak Donostia 2016 eta Tabakalera egitasmoak batzea eskatuko du

Bi egitasmoek bat egitea abantaila ekonomikoak eta antolaketa mailakoak ere ekarriko luke, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren arabera.
Tabakalera. Argazkia: EITB
Tabakalera. Argazkia: EITB

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak Donostia 2016 eta Tabakalera proiektuak batzea eskatuko du gaur Donostian Tabakaleraren administrazio kontseiluak egingo duen bileran. Horrela abantailak lortuko omen dituzte, antolaketa mailan zein maila ekonomikoan ere.

Bi proiektuak bat egitea proposatuko dute bileran eta horrek "bakoitzaren pertsonalitatea mantentzea eta aberastea" suposatuko luke, kontseilaritzaren ustez.

"Tabakalera eraikinaren zaharberritze eta kudeatze lanak izen bereko egitasmo kulturaletik banatu behar da", Eusko Jaurlaritzaren ustez.

Zuzendaritza bakarra proposatuko du Eusko Jaurlaritzak, "kultura, kudeaketa eta talde antolaketan esperientzia handiko pertsona bat izatea" espero dute. Azpiegiturak erraztea eta egoitza bakarra izatea ere eskatuko dute.

Abantaila ekonomikoak ere ekarriko omen ditu, "zuzendaritzak eta lantaldeak bat eginez, diru asko aurreztuko dugu".

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X