'Chillida: el arte y los sueños' dokumentala, gaur, ETB-2
10 urte bete dira gaur Eduardo Chillida eskultore handia hil zenetik eta, artistari omenaldi txiki bat egiteko asmoz, Euskal Telebistak Susana Chillida alabak zuzendutako 'Chillida: El arte y los sueños', dokumentala emango du.
1991 eta 1998 urteen artean grabatutako dokumentala da. Zabalaga baserria erortzear zen orduan eta Tindaya (Fuerteventurako mendia) amets isila baino ez zen. Berrogeita hamar minutuan, dokumentalak nazioarteko eskultura monumentalean erreferente izan zen eskultorearen bizitzako hainbat alde erakutsiko du, alabak hautatutako prismen bitartez.
Donostiara eramango gaitu filmak 'Haize orrazia' izeneko eskultura ederra hainbat ordutan eta marearen joan-etorrian erakusteko. Gainera, Zabalaga baserriaren berreraikuntza prozesua ere ikusiko dugu. Bertan dago, egun, Chillida fundazioa.
Gijonen, berriz, artista bere lanik gustukoenean ikusiko dugu, 'Elogio en Horizonte' dagoen lekuan. Eta Menorcan Chillida historiaurreko taulak bisitatzen ere ikusiko dugu.
Bestalde, baserriaren barrian David Geringasek eskainitako kontzertu intimoan ere ikusiko dugu eskultore donostiarra.
'Chillida: El arte y los sueños' gaur izango dugu ikusgai, 00:00etan, ETB-2n.
10 urte bete dira gaur Eduardo Chillida eskultore handia hil zenetik eta, artistari omenaldi txiki bat egiteko asmoz, Euskal Telebistak Susana Chillida alabak zuzendutako 'Chillida: El arte y los sueños', dokumentala emango du. 1991 eta 1998 urteen artean grabatutako dokumentala da. Zabalaga baserria erortzear zen orduan eta Tindaya (Fuerteventurako mendia) amets isila baino ez zen. Berrogeita hamar minutuan, dokumentalak nazioarteko eskultura monumentalean erreferente izan zen eskultorearen bizitzako hainbat alde erakutsiko du, alabak hautatutako prismen bitartez. Donostiara eramango gaitu filmak 'Haize orrazia' izeneko eskultura ederra hainbat ordutan eta marearen joan-etorrian erakusteko. Gainera, Zabalaga baserriaren berreraikuntza prozesua ere ikusiko dugu. Bertan dago, egun, Chillida fundazioa. Gijonen, berriz, artista bere lanik gustukoenean ikusiko dugu, 'Elogio en Horizonte' dagoen lekuan. Eta Menorcan Chillida historiaurreko taulak bisitatzen ere ikusiko dugu. Bestalde, baserriaren barrian David Geringasek eskainitako kontzertu intimoan ere ikusiko dugu eskultore donostiarra. 'Chillida: El arte y los sueños' gaur izango dugu ikusgai, 00:00etan, ETB-2n.