eitb.com-ek zuzenean emango ditu Zinemaldiko galak
Irailaren 21etik 29ra bitartean egingo dute Zinemaldiaren 60. edizioa, eta eitb.com-ek tarte zabala eskainiko dio jaialdiri. Halaber, zuzenean emango ditu aurtengo edizioko gala guztiak.
Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eta Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak EITB eta Zinemaldiaren arteko lankidetza berritu dute, ostegun honetan, hitzarmena sinatuz. Beste behin, EITBk oihartzun zabala emango dio aurten 60 urte betetzen dituen Zinemaldiari, eta Zinemaldian ere leku zabala izango du EITBk.Euskal Irrati Telebistak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren berri emango du, ETB, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea eta eitb.com-en. Ekitaldi nagusiek oihartzun eta tarte zabala izango dute EITBn, irailaren 21ean izango den irekiera ekitaldiarekin hasiz. Izan ere, ETB-1ek zuzenean eskainiko du ekitaldia.
'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegien edizio guztietan eta 'Euskadi Directo'n zinema-jaialdiari tarte berezia eskainiko diote. Elkarrizketa, erreportaje eta zuzenekoak eskainiko dituzte. Ekitaldiak izaten diren tokiekin konexioak egingo dituzte zuzenean eta erreportaje zabalak prestatuko dituzte.
Zinemaldiaren inguruko edukiak telebistako beste saioen bitartez ere zabalduko dira, eta Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Gazteak ere adi-adi jarraituko dute egun hauetan Donostian gertatuko den guztia.
EITB, Zinemaldian emango diren zenbait filmen babesle
Zinemaldiko Zinemira sailaren babesle eta bultzatzaile bada EITB. Gainera, ETBk Zinemaldian aurkeztuko diren hainbat euskal produkziotan parte hartu du.
Zinemiran emango dira film hauetatik bost: Pura vida, En un paisaje imaginado (Irudikatutako paisaia), Leku hutsak, hitz beteak; Camera obscura eta Aita, zonbi bat naiz. Horrez gain, Zabaltegin Baztan, Bypas eta Zuloak eskainiko dira; Zuzendari berriak atalean Chaika, eta Made in Spain atalean 30 años de oscuridad.
Gernika bajo las bombasen (Gernika bonben pean) aurre-estreinaldia
Gernika bajo las bombas (Gernika bonba pean) Luis Mariasek zuzendutako tv movie-a aurtengo Zinemaldian estreinatuko da irailaren 25ean. Horren ondotik, prest izango da telebistaz emateko.
Gernika bajo las bombas (Gernika bonba pean) lanak elkarren artean lotura duten hainbat istorio kontatuko ditu. Istorioetako batzuk benetako pertsonaia historikoak dituzte oinarri; beste batzuk, berriz, fikziozkoak. Kontakizun anitz hauen lotura, Gernikako herriak 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioarengandik jasandako eraso ikaragarria da.
Aktore taldean, Marc Clotet, Aitor Mazo, Lander Otaola, Teresa Calo, Egoitz Sanchez, Sara Casasnovas, Roberto Alvarez, Antonio Dechente, Pep Tosar eta Ramon Bareak hartu dute parte. Une eta garai zehatz hartako Gernikako gizartearen isla izan nahi du lan honek. Horrez gain, gerrak uzten dituen ondorioen historia unibertsala ere izan nahi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.