Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil da

1975etik zen euskaltzain urgazle, besteak beste, "Olerti", "Zeruko Argia" edota "El Bidasoa" aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak, eta Gipuzkoako Kazetarien Elkarteko presidentea izan zen.

Atzo, 2014ko uztailaren 10ean, Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil zen Donostian, 82 urte zituela. Haren aldeko hileta elizkizuna gaur, ostiralarekin, izango da, 18:00etan, Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokian.

Xabier Aranburu Sagarzazu Hondarribian jaio zen, 1931ko irailaren 4an. Madrilen ikasi zuen Kazetaritza, Donostiako La voz de España egunkarian egin zuen lan, eta Gipuzkoako Kazetarien Elkarteko presidentea izan zen.

Artikulu eta liburuak ugari idatzi zituen. Besteak beste, Olerti, Zeruko Argia eta El Bidasoa aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak.

Hondarribiko historiari, ohiturei eta kulturari buruz hitzaldiak eman zituen, eta hainbat lan publikatu.

Euskaltzaindiak 1975eko ekainaren 27an izendatu zuen euskaltzain urgazle. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kide zen, baita Gipuzkoako Ozeanografia Fundaziokoa ere. Bestalde, Euskal Dantzarien Biltzarra erakundearen sustatzaileetariko bat izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X