Musika Hamabostaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kursaaleko aulkien % 90 bete dira aurten Hamabostaldian

Antolakuntza dagoeneko datorren urteko programazioa prestatzen hasi da, eta San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoa Donostian izango dela iragarri du.
"La Boheme". Argazkia: EiTB
"La Boheme". Argazkia: EiTB

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 75. edizioa azken txanpan sartuta da dagoeneko. Hamabostaldia igandean amaituko bada ere, behin-behineko datuen arabera, Kursaal auditorioan egin diren ekitaldietan okupazioa % 90ekoa izan da, eta diru-bilketa 900.000 eurokoa izan da, iaz baino 30.000 euro gehiago.

Budapesteko Orkestrak emango dio amaiera 2014ko Musika Hamabostaldiari. Aipaturiko orkestrak bi kontzertu eskainiko ditu gaur biharretan eta kontzertu horrek emango dio amaiera 75. edizioari. Aurten, guztira 70 ekitalditik gora izan dira.

Aurtengo edizioko azken ekitaldia jai usainean egingo da eta besteak beste balsak, polkak, Hungariako abestiak eta kanta tradizionalak entzun ahal izango dira.

Musika Hamabostaldiaren erdigunea Kursaal auditorioa izan da eta guztira sei alditan bete dira bertako eserlekuak. Bestalde, Musika Hamabostaldiko ekitaldiak Gipuzkoako beste hainbat txokotan ere ikusi ahal izan dira, esaterako Arantzazun.

2015eko programazioa

Antolakuntzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, dagoeneko datorren urteko Musika Hamabostaldia prestatzen hasia da, eta San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoa Donostian izango dela iragarri du. Halaber, Giuseppe Verdiren opera bat taularatzea ere aurreikusten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X