Iñigo Asensio: 'Euskararen herriaren mugak oso urrun daude'
Iñigo Asensio tolosar komunikatzailea (“Uyyyyy!”, “Anitzele”, Gaztea…) mundu zabalean han-hor-hemen dabil egunotan, lanez lepo, atzerrian bizi diren euskal hiztunen lekukotasunak jasotzen. “Euskara Munduan” dokumentalean bilduko ditu gogoeta eta kontakizunok, atzerrian bizi diren pertsona horiek euskararekin zer harreman duten erakusteko.
Asensioren hitzetan, “hizkuntzak norberaren eta herri baten nortasuna azaltzeko duen gaitasunari” begiratzen dion dokumentala abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, estreinatuko da, ETB1en.
Zein da “Euskara Munduan” dokumentalaren ardatza?
Dokumentalaren oinarria hizkuntza bera da, euskara, munduan zehar duen presentzia eta indarrari erreparatuz. Euskararen herriaren mugak gure lurraldetik oso urrun daudela erakutsi nahi du, eta atzerrian bizi diren hainbat euskal hiztunen testigantzak biltzen ditu.
Euren migrazio arrazoiak ezagutu nahi ditugu eta, era berean, euskararekin duten harremana zein den aztertu.
Alderdi emozionalari heltzen dio kontakizunak, baita herriminari ere, eta hizkuntzak norberaren eta herri baten nortasuna azaltzeko duen gaitasuna erakusten duela esango nuke.
Zein izan da lanean agertzen diren pertsonak aukeratzeko irizpidea?
Ez da irizpide konkreturik izan, baina egia da ohiko estereotipoetatik urrundu nahi izan dugula, edo, behintzat, betiko istorio horietara ez mugatu. Latinoamerikaz haratago, artzainen istorio zoragarriez haratago, arrazoi ugari dira munduko hamaika txokotara euskal hiztunak eraman dituztenak, eta euren presentziak euskararen eta gure kulturaren ezagutza hedatzen du mapamundi osoan.
Zer bazterretan topatu dituzu beren lekukotasuna uzten duten pertsonak? Nola izan duzu haien berri?
Egia esateko, ia edonon aurki ditzakegu euskal hiztunak, baina ezin uka nezake leku guztiek ez zutela interes berbera guretzat. Kontrasteak aurkitu nahi genituen, ekonomikoak, sozialak, kulturalak... Eta migratzeko arrazoi ezberdinak erakutsi, fedea, krisialdiak, amodioa, lana...
Bost kontinentetan izango gara, Afrika, Asia, Europa, Amerika eta Ozeanian, adin ezberdineko euskal hiztunekin eta istorio ezberdinak dituzten pertsonekin.
Haien berri iturri ezberdinetatik izan dugu, bazterrak astinduz azken finean.
Zein istoriok hunkitu zaituzte?
Orokorrean konturatu naiz nire presentziak nostalgia modukoa pizten diela, batez ere, adineko euskaldunei. Kasu askotan, euskal hiztunik ez dute inguruan, eta hamarkadak daramatzate Euskal Herritik urrun. Elkarrizketa bat euskaraz egin behar dutela pentsatze hutsak urduri jartzen ditu. Euren euskara kaxkarra dela uste dute, segurtasun falta dute...
Baina pare bat egun pasatu ostean, barruan duten hizkuntza hori beldurrik eta lotsarik gabe agertzen da, ama hizkuntza, euskara ederra... Eta oroitzapenak ekartzen dizkie: haurtzaroa agertzen da euren memorian. Ez dakit nola azaldu, baina une benetan hunkigarriak dira.
Euskaldun zahar horiekin egoera goxoenak bizi izan ditut, neurri batean proiektuan parte hartzean euren alderik xamurrena ere agertzen delako.
Zer bide aurreikusten diozu lanari?
Bidea azkar doa. Grabazioa azaroaren 4an amaituko dut, Erroman. Orain Hong Kong inguruan nabil, hemendik Sydneyra noa... Eta edizio lan oinarrizkoenak aurreratzen hasiak dira nire lankideak, dokumentala abenduaren 3an izango baita ikusgai ETB1en.
Horixe izango da estreinua. Hortik aurrera, kultur etxe eta ikastetxeetan proiekzio eta hitzaldiak emateko asmoa dugu, eta, era berean, soziolinguistika eta antropologia jaialdiren batean filma aurkeztea pentsatzen ari gara.
Pausoz pauso joan beharko dugu. Emaitza ikusi, aurrekontu oso xumea duen proiektua baita, eta horren arabera erabaki zein bide har dezakeen telebistatik haratago.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.