Madril
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miguel de Cervantesenak izan daitezkeen hezur hondarrak topatu dituzte

Madrilgo Hirukoiztarren Komentuan, idazlea lurperatu zuten lekuan, bilaketa egiten ari direnen arabera, Catalina de Salazar idazlearen emaztearenak izan daitezkeen hezurrak ere aurkitu dituzte.
cervantes hilobia inizialak gertutik EFE
cervantes hilobia inizialak gertutik EFE

Miguel de Cervantesen gorpuzkien bila ari den ikertzaile taldeak idazlearenak eta  Catalina de Salazar emaztearenak izan daitezkeen hezur hondarrak topatu dituzte. Madrilgo Hirukoiztarren Komentuan lurperatu zuten Cervantes, eta han ari dira ikerketa lana egiten. Joan den urtarrilean hondatutako hilkutxa bat topatu  zuten M.C. inizialekin.

Proiektuaren arduradunek adierazi dutenez, "sakabanatuta" eta "egoera oso txarrean" topatu dituzte hezur hondarrak elizako kriptako nitxoetako batean. Laborategian aztertu ondoren, hezurrok Cervantesenak eta haren emaztearenak direla uste dute ikertzaileek.

Hezurrak ez dituzte aurkitu idazlea 1616an lurperatu zuten lekuan. Handik urte batzuetara, elizaren berritze lanak hasi zituztenean, 1673an, lekuz aldatu zituzten idazlearen hezur hondarrak, eta leku horretan aurkitu dituzte orain.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X