85.000 lagunek esku hartu dute hiriburutzaren hasiera 'arrakastatsuan'
Eneko Goiak, Gipuzkoako hiriburuko lehen zinegotziak, Donostia 2016ko Kultur Hiriburutzari hasiera emateko ekitaldien gaineko balorazioa egin du gaur goizean Aquariumean izandako agerraldian. Bertan, nahiz eta onartu egin duen Hansel Cerezak diseinatutako 'Elkarbizitzaren zubia' izeneko ikuskizunak guztiak asebete ez dituela onartu arren, azpimarratu nahi izan du horrek ez duela inolaz ere gutxiagotzen gure hiriaren irudi aparta eskaini duen aste osoa, bizia izango den urte bati hasiera ezin hobea eman diona.
Donostiako agintaria pozik azaldu da egun hauetan "donostiarrak kalera atera direlako, espero zuten baino parte-hartze handiagoarekin", Hiriburutzako ekintza ia guztietan. "2016ra iristeko gogoak zeuden eta herritarrek, protagonista izango direnek, hala erakutsi dute", nabarmendu du. Aldi berean, ziur azaldu da urte "bizia eta garrantzitsua izango dela" hiriarentzat.
"Jendeari gehiago edo gutxiago gustatuko zaizkion gauzak" egongo badira ere, "balioespen positiboa" egin du Hiriburutzako lehendabiziko ekitaldien gainean, eta azpimarratu duenez "Donostiak distira egin du eta gure alderdirik onena eskaini dugu". Horrekin batera aste honetako antolakuntza-lana "erraldoia" zen, eta hori horrela izanik ere "arrakastaz" gainditu dugu.
Aipatutako agerraldian, hiriko alkatearekin batera honako beste hauek ere egon dira: Cristina Uriarte (Kultura sailburua), Markel Olano (Gipuzkoako ahaldun nagusia), Pablo Berastegui (DSS2016ko zuzendari nagusia), Xabier Paya (DSS2016ko kultur zuzendaria) eta Enara Garcia parte-hartze arduraduna.
Azken horrek plazaratu dituen behin-behineko parte-hartze datuen arabera, 85.000 pertsonak parte hartu dutela uste dute ostegunetik larunbatera bitartean izandako 88 ekintzetan.
Larunbat goizean egin zen danborradaren kasuan, 6.000 pertsona aritu ziren danbor-jole gisa, eta 15.000 lagun bildu ziren Kontxan ikuskizuna ikusteko. 'Elkarbizitzaren zubia'k, berriz, 50.000 ikusle bildu zituen, eta bertan milatik gora lagunek jardun zuten. Aipatutako ikuskizunak, gainera, 500 boluntario baino gehiago izan zituen.
Azkenik, Markel Olanok baieztatu du nolabaiteko aldaketa antzeman duela Donostian eta Lurralde osoko "psikologia kolektiboan", eta horrek isla garbia izan duela "parte-hartze handian" eta herritarrengan sumatu duen "ilusioan".
Bere aldetik, Cristina Uriartek, "herritarren indarra" nabarmendu nahi izan du, baita instituzioen arte koordinazioa berreskuratu izana ere.
ratu izana ere.Zure interesekoa izan daiteke
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Bilboko Euskalduna Jauregiak 8,8 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak lortu ditu 2025ean
Iaz egindako 731 ekitaldietatik, 346 kultura arlokoak izan ziren, eta 385, kongresu profesionalak. Kongresuen fakturazioaren % 31 nazioarteko ekitaldietatik dator.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.