Donostia 2016k onartu du inaugurazioak ez zituela 'espektatibak bete'
Eneko Goia Donostiako alkateak onartu du "bistakoa" dela Hansel Cereza artistak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari hasiera emateko diseinatutako "Elkarbizitzaren zubia" ikuskizunak ez zituela jendearen "espektatibak bete". Dena den, azpimarratu du horrek ez duela "inola ere" urte bizi baten hasiera "zapuztuko".
Europako kultur hiriburutzaren hasierako ekitaldien balantzea egiteko prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Donostiako Aquariumean eta bertan izan dira, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Pablo Berastegui Donostia 2016ko zuzendaria, Xabier Paya Donostia 2016ko kultura zuzendaria eta Enara Garcia Donostia 2016ko parte-hartze arduraduna.
Atzo, 50.000 lagun inguru elkartu ziren Maria Cristina zubiaren inguruetan "Elkarbizitzaren zubia" ikuskizuna ikusteko eta, amaieran, txistuak entzun ziren. Hala eta guztiz ere, Eneko Goiak nabarmendu du ikuskizunaren gauzatzea "bikaina" izan zela.
Honela, Kontxako badia albo batera utzi eta ikuskizuna egiteko hiriko beste toki bat bilatu nahi izan dutela nabarmendu du. Haren esanetan, helburuetako bat Urumea ibaiari protagonismo handiagoa ematea zen eta "hori lortu da".
"Era guztietako iritziak entzun ditut, baina balantze orokorra oso ona da", gaineratu du. Are gehiago, "gauzak ondo egin ziren".
Bestalde, Pablo Berastegui Donostia 2016ko zuzendariak azaldu duenez, "ez da erraza" jendeari apustu hau "ulertaraztea" eta onartu du ikuskizunaren errealizazioa "zuzen" egin zela, baina "badakigu ikuskizunaren errealizazioa ez zela denen gustukoa izan". "Ibaiaren bi ertzen artean desoreka zegoen eta, ondorioz, ikuskizuna ikusteko arazoak izan ziren", azaldu du. Dena dela, Berasteguik adierazi du "gustura" daudela ikuskizuna diseinatzeko ardura Hansel Cereza artistari eman izanarekin. Inaugurazio ekitaldi guztiak egiteko 1,2 milioi euro baliatu dira eta "Elkarbizitzaren zubia" ikuskizunak 660.000 euroko aurrekontua zuen.
Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura eta Kirol diputatuak onartu du "Elkarbizitzaren zubia" ikuskizunak "hotz" utzi zuela eta kontzeptualizazio artistikoak huts egin zuela zehaztu du. Hala adierazi du haren blogean argitaratutako idatzian.
tzian.
tzian.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Igandean hasiko dira aurtengo maskaradak, Irurin eta Ozazen
Urtarrilaren 18tik apirilaren 26ra, 15 saio egingo dituzte Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek.
Indarkeria matxista "normalizatuta" dago ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen euskal sektoreetan
(H)emen Elkarteak eta EAB Euskal Aktoreen Batasunak bultzatutako ikerketa batek agerian uzten du ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreetan "indarkeria matxista ez dela kasu isolatuen emaitza, baizik eta sektorearen egiturarekin lotutako errealitate sistemikoa".