ATZERAPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bill Ryder-Jonesen kontzertua martxora atzeratu dute

Artista britainiarrak bira osoa atzeratu behar izan du, osasun arrazoiak tarteko. Hori dela eta, igandean Donostian, Musix Box Festibalaren baitan, eman behar zuen kontzertua martxoan izango da.
Bill Ryder-Jones
Bill Ryder-Jones. Argazkia: DSS2016

Artista britainiarrak igandean eskaini behar zuen kontzertua Donostian, Zorroagako elizan, Music Box Festibalaren baitan, Perlak taldearekin batera. Osasun arazoak direla eta, baina, martxoaren 18ra atzeratu da. Aurreikusitako leku berean izango da, eta aurreikusitako talde bera izango du lagun.

Sarrera itzuli nahi dutenek erosi duten bide beretik jaso ahal izango dute dirua. Bestela, martxoaren 18ko kontzerturako gorde ahal dira.

Oso kritika onak jaso dituen West Kirby County Primary bere hirugarren diskoa aukertuzko du kontzertu horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X