Ondarretan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia 2016k Itsasfest jaialdia ospatuko du abuztuaren 27an

Ondarreta hondartzak “naturaren eta iraunkortasunaren ospakizuna” hartuko du. Hausnarketarako espazioa, ikastaroak, proiekzioak, erakusketak, umeentzako jolasak, kontzertuak eta beste egongo dira.
itsasfest
itsasfest

Donostia Europako 2016ko Kultur Hiriburuak Itsasfest jaialdia, “naturaren eta iraunkortasunaren ospakizun handia”, antolatu du abuztuaren 27rako. Ondarretako hondartzan izango da, Donostian.

Ekimen honen helburua hainbat gairen inguruko hausnarketa plazaratzea da, eta, batik bat, ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako hainbat aferaren aurrean galderak mahai gainean jartzea.

Jaialdian, 30 elkarte, ikerketa zentro, aditu, GKE, sentsibilizazio zentro, erakunde publiko, auzokide elkarte, nekazari ekologiko eta artisauk hartuko dute parte, "dogma hertsietatik ihesi, publikoa hezi, sustatzeko eta nork bere buruari galderak egitera bultzatzeko".

Itsasfesten erdigunea Haizearen Orrazia izango da, bertan jarriko dute Pentsamendugunea, eta 20 zientzialari, ikertzaile eta adituk naturarekiko gure harremanaz, gure bizimoduaz eta naturaren kudeaketaz jardungo dute.

Gainera, haurrentzako eta helduentzako ikastaroak, erakusketak (Judas Arrieta, Joseba Mercader…), kontzertuak (Delorean, Mursego…), proiekzioak (“Gutik zura”…), gastronomia jarduerak eta umeentzako jolasak ere egongo dira. Hilaren 27a baino lehenago ere, halaber, egongo da zer egin: Euskal Kostaldeko geoparkerako txangoak edo Urdaibaiko biodibertsitate zentrorako bisitak, esaterako.

tak, esaterako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X