Azken etapa biak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'2016 Bidea' proiektu arrakastatsua bukatzear dago

Mendia eta kultura uztartzen dituen 2016 Bidea ekimenean 1200 lagun eta 3100 izen-emate baino gehiago izan dira. Azken etapa biak Hondarribia, Pasaia eta Donostiatik igaroko dira.
2016 Bideoa. Argazkia: DSS2016
2016 Bideoa. Argazkia: DSS2016

2016 Bidea kultura eta mendia uztartzeko jaio zen eta Donostian eman zituen lehen pausoak. Azken bi etapetan, urriak 23 eta 30, izena emateko epea zabalik dago, baina azken etapan modu librean parte-hartzeko aukera ere egongo da.

Gipuzkoatik, Bizkaiatik, Arabatik, Nafarroatik eta Iparraldetik igaro ondoren, urriaren 30ean bukatuko da 2016 Bidea, Donostiako Bulebarrean festa giroan. Ekitaldi kultural berriak egoteaz gain, berriz errepikatuko dira arrakasta gehien izan dituzten ekitaldi kulturalak.

2016 Bidea proiektuko antolatzaileek kultura eta mendia uztartzearen aldeko apustua aldarrikatu zutenean ezin zen aurreikusi proiektu honek izan zezakeen harrera, izan ere,  lehen aldia zen bi diziplina hauek uztartuz 32 etapako ibilbide bat gauzatzen zena. Orain arte, 1200 lagun bahino gehiagok egin dute ekimenarekin eta guztira 3100 izen-emate baino gehiagora iritsiz.

Arrakasta inkestetan ere islatu da. Parte-hartzaileei egin zaizkien gogobetetze inkesten arabera, etapen balorazioa 5etik 4,64ekoa izan da. Gainera, erantzun dutenen %58ak adierazi du proiektuak euren espektatibak ‘asko’ bete dituela.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natura Ingurunearen Zuzendaritza nagusiak ere lagundu du proiektu hau aurrera ateratzen, ibilbideak zeharkatzen dituen GR eta PRak konponduz. Gainera, Aldundiak eta Donostia 2016k DSS2016EU GR SAREA sortu dute elkarrekin. Ibilbide luzeen sare horrek Gipuzkoako zazpi GR nagusiak lotzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X