80 jarduera baino gehiago, Donostiaren Kultur Hiriburutza agurtzeko
Donostia 2016k “laurogei jarduera baino gehiago izango dituen eta gehienbat abenduaren 12tik 18ra garatuko den egitarau zabal eta askotarikoa” prestatu du urte honi agur esateko.
Aste horretan, azken 15 hilabeteetako ekintza, programazio eta gertaerak eta prestakuntza-urteetako nondik norakoak bildu dituen atzerabegirakoa izango da protagonista, baita proiektuak utz ditzakeen legatuei buruzko hausnarketa ere. Gainera, Poloniako kulturak eta, batez ere, Wroclaw 2016k protagonismo berezia izango dute programazioan.
Hiriburutzaren urteak bi epilogo izango ditu, arduradunek azaldu dutenez. Batetik, abenduaren 19an, Kursaalek Frantziako Tolosako Orkestraren eta Donostiako Orfeoiaren kontzertua hartuko du: Johannes Brahms konpositore alemaniarraren obra ezagunenetako bat eskainiko dute: Requiem alemaniarra.
DSS2016EU. Bitakora kaierak erakusketa
Bestalde, abenduaren 31n, Victoria Eugenia Antzokian hiriburutza-proiektuaren jaiotzatik 2016. urteko ospakizunetara egindako ibilbidea aztertzen duen dokumentala emango dute. Donostia 2016ren prozesuari eta legatuei buruz ehun eragilek baino gehiagok (kultur eragileak, kudeatzaileak, parte-hartzaileak, adituak eta herritarrak, oro har) egindako ekarpenak jaso dituzte lanean. ETBk lana emango du, 2017. urte hasieran.
Donostia 2016k azken hilabeteotan atzera begira egin duen lan horrek erakusketa batean eta ikus-entzunezko dokumental horretan izango du isla. Erakusketa abenduaren 16an inauguratuko dute Tabakaleran, eta 2017ko urtarrilaren 22ra arte bisitatu ahal izango da.
Erakusketa kronologikoki antolatu da, hiru zatitan: lehenengoak Donostia 2016 hautagaitzaren eta proiektuaren eraikuntza-prozesua jasoko du, 2008tik 2015erako epealdian; bigarrenean, luzeenean, ospakizunez betetako urte honen errepasoa egingo dute; eta hirugarren eta azken zatian proiektuak utziko duen legatuari buruzko hausnarketa plazaratuko da.
Gaueko festa, Tabakaleran
Abenduaren 17an, gauean, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro osoa hartuko duen festa antolatu dute. “Publiko guztiei irekitako festa bat” izango da, antolatzaileen hitzetan, eta kontzertuak, DJ saioak, proiekzioak eta abar eskainiko dituzte, hiru orduz.
80 jarduera baino gehiago
Lehen aipatutako jarduerez gain, abendu osoan eta, bereziki, abenduaren 12tik 18ra bitartean, hiriburutzak bere ibilbide luze horretan barrena gogo bereziz landu dituen gai batzuetan arreta jarriko duten ekintza ugari antolatu ditu: Adiorik gabe proiektuaren hirugarren eta azken ekitaldia, Chejov vs Shakespeare proiektuaren azken ekitaldia (abenduaren 16an)…
Euskararen eta hizkuntza aniztasunaren sustapena egitarauko protagonistetako bat izango da, gainera, gaurko aurkezpenean aurreratu dutenez. Europako hizkuntza-aniztasunaren foroari eta Hizkuntza-eskubideak bermatzeko protokoloari esker, Donostia hizkuntzaren arloan "eredu" bilakatuko da Europan, "orain eta datozen urteetan". Halaber, Anjel Lertxundik hizkuntzen festa horrekin bat egingo du: Donostia 2016k emandako Karta zuriari erantzunez, Lertxundik hainbat idazle eta itzultzaile bilduko ditu Donostian, honako gaiaren inguruan hausnartzeko: hizkuntza gutxitu eta ez-hegemonikoetako literatura eta berorren etorkizuna.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.