'Endredoen komedia klasiko eta dibertigarria da ‘Etxeko saltsak’ lana'
Bi bikote, nahaspila betean: hori aurkezten du Etxeko saltsak antzezlanak, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktoreen lanaren bidez.
Relatively speaking Alan Ayckbourn britainiar antzerkigileak idatzi eta 1965ean Scaraborough hirian (Ingalaterra) estreinatutako umorezko antzezlana berreskuratu du Txalo Produkzioak konpainiak ostiralean, abuztuak 18, estreinatuko duen lanean.
Pertsonaien bideak hamaika aldiz norabide ezberdinetan katramilatzen ditu istorioak, gaizki-ulertutik gaizki-ulertura, ikusleek pertsonaiek berek baino informazio gehiago dutela. Begoña Bilbao zuzendariak lanari buruzko zertzelada batzuk eman dizkigu, elkarrizketa honetan.
Zerk eman zizun arreta Alan Ayckbournen jatorrizko testutik? Zergatik aukeratu zenuten lan hori agertokira eramateko?
Aspaldi irakurri nuen antzezlana, Ayckbournek zuzendaritzari eta dramaturgiari buruz idatziriko liburu baten harira. Haren idazkerak arreta piztu zidan, eta Txalok lan hau helarazi zidan. Gaizki-ulertuek eta nortasunen arteko nahasmenek eragindako endredoen komedia klasikoa iruditu zitzaidan, oso dibertigarria.
Gainera, zaila da aktore zerrenda luzerik eskatzen ez duten endredozko komedia onak aurkitzea. Hau lau aktorekoa da, ekoiztetxeak bere gain hartzeko modukoa.
Oro har, komedia arina da, helburu bakar gisa entretenitzea duena, eta Donostiako Aste Nagusian estreinatzeko oso egokia iruditu zitzaigun.
Oso zorrotz jokatu duzue jatorrizko testuarekin edo moldaketa libre samarra egin duzue?
Batik bat, testua kendu dugu. Oso antzezlan luzea da jatorrizkoa, eta ordubete eta hogei minutuan utzi dugu, gure ustez komedia baterako iraupen egokiena. Hainbat ekarpen ere egin ditugu lanak horretarako aukera ematen duelako, baina berorren oinarri errespetatu dugu betiere.
Zer espero behar du antzezlana ikustera doan publikoak?
Endredozko antzezlan entretenigarria da, ingeles vaudeville bat. Shakespeareren komedietan bezala, endredozko ingeles komedietan oso ohikoa da nortasunak nahastea edo elkarrizketetan gaizki-ulertuak agertzea.
Bost aktore bikainek ederki defendatutako josteta da.

Mikel Lasurain eta Ane Gabarain, entsegu batean
Nola deskribatuko zenuke aktoreon lana?
Komikotasun handia dute bostok, nahiz eta oso zaila den hori zer den ondo azaltzea. Nire ustez, berezko ezaugarria da komikotasuna, oso zaila da ikasten. Eszenan "jolasean" aritzeko gai diren aktoreak dira, sortzaileak dira eta oso adi begiratzen diote gainerako aktoreek ematen dietenari.
Komediako pertsonaiak gardenak dira, organikoak, eta egiarekin lan egin behar dute beti, ez garunarekin. Bost aktoreok dute gaitasun hori: gauzen alde komikoa irakurri zein interpretatzeko eta gero hori guztia publikoari helarazteko ahalmena dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Bilboko Euskalduna Jauregiak 8,8 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak lortu ditu 2025ean
Iaz egindako 731 ekitaldietatik, 346 kultura arlokoak izan ziren, eta 385, kongresu profesionalak. Kongresuen fakturazioaren % 31 nazioarteko ekitaldietatik dator.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.