Hitzarmena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak Euskaltzaindiaren mendeurrena babestuko du

Nafarroako Gobernuak eta Akademiak 2018ko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Gobernuak hainbat ekimen diruz lagunduko ditu, eta bi aldeek elkarlanean jarraitzeko borondatea erakutsi dute.
Ana Ollo kontseilaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua, sinatze ekitaldian

Gaur goizean, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Nafarroako Gobernuaren 169.000 euroko ekarpena jasotzen duen hitzarmena sinatu dute.

Gobernuak emandako laguntzarekin, proiektu hauek bultzatuko dira aurten: La Vasconia peninsular en las fuentes árabes ikerlana; Joakin Lizarragaren lexikoa aztertzeko egitasmoa; Euskal Corpus Onomastikoa egitasmoa; eta Onomastika eta Toponimia lanak.

Horrez gain, irailean Baionako jardunaldiarekin abiatuko den Mendeurrena ere babestuko du Nafarroako Gobernuak. "Mendeurrenaren atarian gauden honetan, berebiziko garrantzia du hitzarmenak, Nafarroako Gobernuak bere babesa erakusten diolako Euskaltzaindiari, beste behin; eta, horrekin batera, elkarlanean jarraitzeko borondatea", azaldu du Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Albiste gehiago kultura

teaser Karmele nueva película de Asier Altuna
con Jone Laspiur y Eneko Sagardoy
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Karmele' Asier Altunaren film berriaren trailerra, esklusiban

Karmele Asier Altuna zuzendariaren (Amama, Aupa Etxebeste!, Agur, Etxebeste) film luzea urriaren 10ean estreinatuko da. EITBren parte-hartzea duen filma Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehenago, nolanahi den, Sail Ofizialaren barruan baina lehiatik kanpo, proiekzio berezi batean. Fikziozko filma Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista eta Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran daude antzeztaldean.

Gehiago kargatu