Agarre haitzuloan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paleolito garaiko artearen aztarnak aurkitu dituzte Mendaron

Agarre haitzuloan, zerbido adarrean grabatutako zintzilikario bat eta paretetan egindako animalia irudien hainbat zati aurkitu dituzte.
Zerbido baten adarrarekin egindako zintzilikarioa topatu dute. Argazkia: Efe.
Zerbido baten adarrarekin egindako zintzilikarioa topatu dute. Argazkia: Efe.

Alvaro Arrizabalaga ikertzaileak eta Antxieta arkeologia taldeak zerbido adarrean grabatutako zintzilikario bat aurkitu dute Agarre haitzuloan, Mendaron, baita paretetan egindako animalia irudien hainbat zati ere, guztiak Paleolito garaikoak.

Martxoan, Agarre haitzuloa induskatzeko prestaketa lanetan ari zirela, Alvaro Arrizabalaga arkeologoak arte higigarriko pieza bat (neurri txikiko objektu batean egindako artelana) aurkitu zuen, Antxieta arkeologia taldearekin batera. Hain zuzen, zerbido baten adarrean grabatutako zintzilikario bat zen, eta, horrekin batera, animalia irudien hainbat zati paretetan.

Agarreko haitzuloa 1966an aurkitu zuten, Kilimon harenean, Garagartzan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X