Arriaga Antzokiak 'Cruz de Navajas' ikuskizuna eskainiko du abuztuaren 20tik aurrera
Arriaga Antzokiak Cruz de Navajas ikuskizuna eskainiko du udan. Mecano musika taldea omentzen eta aintzatesten duen showa da, eta abuztuaren 20tik irailaren 13ra arte egongo da antzokian ikusgai, #BilbaoUda2020 ekimenaren barruan.
Egungo egoeraren ondorioz, ezinbestekoa izango da publikoak maskara erabiltzea eta ezarritako garbitasun- eta segurtasun-neurriak jarraitzea. Gainera, abuztuaren 20tik aurrera, Cruz de Navajas estreinatzean, Arriaga Antzokiaren edukiera % 60koa izango da.
Cruz de Navajas Mecano taldearen musika omentzen duen ikuskizun musikala da, baina planteamendu desberdina izango du. Ikuskizun horrek Mecano taldearen musikarik onena eskaintzea du helburu, puntako teknologia eta interpreteen talentu eta sentsibilitatea uztartuta.
Goi-mailako produkzioa
Gonzalo Pérez da Cruz de Navajas ikuskizunaren sortzailea, sustatzailea eta ekoizlea. Espainiako Estatuan entretenimenduaren industrian erreferentetzat jotzen da, Billy Elliot, el musical ikuskizunaren ekoizleetako bat izateaz gain, West Side Story eta Priscilla ikuskizunetan ere parte hartu zuen.
Musika eta dantza dira Cruz de Navajasen oinarri nagusiak. Musika-tresna anitzekin arituko diren 10 musikarik zuzenean joko dute, eszenografian bertan integratuta, ikus-entzuleen aurrean, kontzertu bat balitz bezala. Musika moldaketei ahotsa jartzearen arduradunak talentu handiko zortzi abeslari izango dira, eta 12 dantzari profesional izango dituzte lagun.
Sarrerak, bihartik aurrera salgai
Uztailaren 2an jarriko dira salgai Cruz de Navajas ikuskizunerako sarrerak ohiko kanalen bidez: www.teatroarriaga.eus eta antzokiko lehiatiletan. 24 eta 55 euro artean izango dira salgai, eta, ohi legez, hainbat beherapen eskainiko dira. Gainera, ostegunetik aurrera promozio berezi bat izango da indarrean, uztailaren 12ra arte. Ordura arte erositako sarrera guztiek % 20ko beherapena izango dute.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.